Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Utilizamos cookies propias y de terceros únicamente para realizar mediciones y análisis estadísticos de la navegación por las diferentes secciones de la página web con la finalidad de mejorar el contenido que ofrecemos. Al hacer click en 'Aceptar todas las cookies', consiente que todas las cookies se guarden en su dispositivo. Para configurarlas o rechazar su uso haga click en el botón 'Configurar Cookies'.
Para más información consulte nuestra política de cookies
Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Europar Batasuneko proiektuetako partaidetza aktiboa:
Online justiziako "Working party e-Justice - e-Law" lan-taldean parte hartu du. Horren bidez, e-Justice-n Ekintza Plana osatzen duten proiektu guztien Atarietako edukiak aztertu eta eguneratu dira.
European Case law identifier (ECLI)
E-Justice EU, 2010-2014 programaren Ekintza Planean ECLI proiektua garatu zen, Estatu Kide guztietarako Jurisprudentzia komun bakarraren identifikatzaile bat lortzeko, Estatuetako nahiz Europako jurisprudentzia-biltegietan bilaketak egitea ahalbidetzeko.
ECLI proiektuaren xedea funtzionaltasun berriak garatzen jarraitzea da, honako helburu hauekin:
Legivoc
Proiektu hori termino juridikoen datu-base bat sortzean datza, Estatu Kideek lege-sistema ezberdinak ulertu ahal izateko, eta sistema horiek beren artean jardutea ahalbidetzeko. Horrela, informazio legala eta juridikoa trukatzen eta lankidetza judizialean laguntzen da.
DOJZEN talde honetako kide da eta Funts Dokumentalaren Tesauroa eskaini dio Europar Batasunari -22.000 adiera baino gehiago ditu-, oinarrizko lan gisa. Horrek aukera emango du Europako web semantikoa sortzeko eta, horrela, kontzeptu juridikoak modu fidagarrian itzultzen direla bermatuko da.
Aholkularitzak nazioarteko lankidetza juridikoan
DOJZENek Twinning proiektu deritzen Europako senidetze-proiektuetan parte hartzen du. Europako herrialde desberdinetako bi instituzioren edo gehiagoren arteko lankidetza-lanak dira horiek, aldez aurretik adostutako gai bati buruzkoak.
Esparru horretan, honako hauetan hartu du parte:
Bestalde, garapenerako lankidetza juridikoaren esparruan, honako hauek nabarmentzen dira:
Proiektu horiei esker, hobekuntza ekarri da bai Mozambikera eta bai gure Zentrora, gaitasun digitalaren eta atzerriko hizkuntzetako komunikazio-gaitasunaren aldetik. Gainera, proiektuaren berezko beste onura batzuk ere egon dira, hala nola lankidetzarekin, negoziazioarekin, kultura arteko ezagutzarekin eta abarrekin erlazionatutako gaitasun orokorragoak garatu dira.
Dokumentazio Judizialeko Zentroak sortzeko laguntza tekniko eta juridikoa
Dokumentazio Judizialeko Zentroen Iberoamerikako Sarea, IberIUS
Dokumentazio Judizialeko Iberoamerikako Sarea elkarrekiko lankidetza-, hitzarmen- eta laguntza-komunitatea da, Iberoamerikako herrialdeen Informazio eta Dokumentazio Judizialeko Zentroen eta Unitateen artekoa. Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak lehen urratsak egin zituen, IberIUSerako webgune espezifiko bat sortu zuenean. Horren helburua Gorte Nagusietako eta Kontseilu Nazionaletako Mintegi eta Kongresu ezberdinetan pixkanaka osatu zen sarea sortzeko prozesuari laguntzea izan zen. Sare hori Dokumentazio Judizialeko Zentroak antolatu du, sortu zenetik. Webgune horrek sareari buruzko informazio orokorra eskaintzen du, eta Iberoamerikako mintegi eta bilera ezberdinei buruzko informazioa ematen du.
Iberoamerikako Bilera Judiziala
Dokumentazio Judizialeko Zentroak bilera horren esparruan garatzen ari diren bi proiektutan parte hartzen du.
Kongresuetan eta lantaldeetan parte hartzea
DOJZENek, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko organo teknikoa den heinean eta, beste funtzio batzuen artean, Karrera Judizialaren onurarako ezagutza juridikoa kudeatzeko ardura duenez, epaileek egiten dituzten kongresuetan eta lantaldeetan esku hartzen du, teknologia berrien bidez informazio juridikoko produktuak sortzeko xedearekin. Horrela, Eskuliburua sortu da, Espainiako Sare Judizialarekin (ESJ), baita auzi aurreko gaien basea ere, Europar Batasuneko Zuzenbideko Aditu Sarearekin (EBZAS).
Era berean, nazioarteko eremuko tresnak egiten laguntzen dugu, epaile eta magistratuei zuzenduak, oro har.