Nazioarteko presentzia eta lankidetza

Europar Batasuneko proiektuetako partaidetza aktiboa:

e-Justice ataria

Online justiziako "Working party e-Justice - e-Law" lan-taldean parte hartu du. Horren bidez, e-Justice-n Ekintza Plana osatzen duten proiektu guztien Atarietako edukiak aztertu eta eguneratu dira.

European Case law identifier (ECLI)

E-Justice EU, 2010-2014 programaren Ekintza Planean ECLI proiektua garatu zen, Estatu Kide guztietarako Jurisprudentzia komun bakarraren identifikatzaile bat lortzeko, Estatuetako nahiz Europako jurisprudentzia-biltegietan bilaketak egitea ahalbidetzeko.

ECLI proiektuaren xedea funtzionaltasun berriak garatzen jarraitzea da, honako helburu hauekin:

  • Erkidego mailako Jurisprudentzian bilaketak egitea sinplifikatzea.
  • Biltegi ugaritako jurisprudentzia-bilaketak hobetzea, identifikatzaile bakarra izateagatik (ECLI).
  • Ikerketa juridikoa hobetzea, loturiko datuak erabiliz.
  • Estatuetako epaileek Erkidego Zuzenbidea hobeto aplika dezaten lortzea.
  • Europar Batasuneko Estatu kideetako kultura juridikoek elkar hobeto ulertzea sustatzea.
  • Datu jurisprudentzialen analisi kuantitatiboa egiteko aukera ematea.
  • ECLI arau bat izatea, denboran iraungo duena.
  • Zuzenbide Estatua indartzea, Justizia gardenagoa izatea ahalbidetzen baita, jurisprudentzia eskuragarriago jartzen delako.

Legivoc

Proiektu hori termino juridikoen datu-base bat sortzean datza, Estatu Kideek lege-sistema ezberdinak ulertu ahal izateko, eta sistema horiek beren artean jardutea ahalbidetzeko. Horrela, informazio legala eta juridikoa trukatzen eta lankidetza judizialean laguntzen da.

DOJZEN talde honetako kide da eta Funts Dokumentalaren Tesauroa eskaini dio Europar Batasunari -22.000 adiera baino gehiago ditu-, oinarrizko lan gisa. Horrek aukera emango du Europako web semantikoa sortzeko eta, horrela, kontzeptu juridikoak modu fidagarrian itzultzen direla bermatuko da.

Aholkularitzak nazioarteko lankidetza juridikoan

DOJZENek Twinning proiektu deritzen Europako senidetze-proiektuetan parte hartzen du. Europako herrialde desberdinetako bi instituzioren edo gehiagoren arteko lankidetza-lanak dira horiek, aldez aurretik adostutako gai bati buruzkoak.

Esparru horretan, honako hauetan hartu du parte:

  • Maroko (2000), Modernisation des juridictions au Maroc.
  • Polonia (2002-2003), Twinning Project 01/IB/JH-02, Strengthening the Capacity of the Services of the Administration of Justice in Poland to combat Crime and Carry Out International Legal Co-Operation.
  • Portugal (2002), honako aplikazio informatiko hauek diseinatu eta garatu dira: "Compendiun" proiektua eta Solon.
  • Kroazia (2005) P TWINNING CONTRACT CARDS : CR 02/03.05.01 Comp: 2 Development of appropriate administrative and organisational structures "capacity building for the office for the prevention of corruption and organised crime".
  • Bulgaria (2005-2008), Proiektua: BG-03-IB-JH-01-B Senidetzeko Phare Programa (Prozesu penalaren erreforma), Bulgariako Sistema Judizialari laguntzeko. Jarduera horretan, proiektuaren webgune espezifikoa sortu zen Bulgariako Justizia Ministerioaren webgunean.
  • Albania (2010-2011), Euralius Proiektua, Albanian sistema judiziala finkatzeko. Jurisprudentziako datu-base bat sortzeko baldintza teknikoak landu ziren.
  • Kroazia (2015-2016), “Twinning proiektua:  Improvement of the Enforcement system in the Republic of Croatia”. Horren bidez, exekuzio zibilaren webgunea garatu zen, Justizia Ministerioaren webgunearen barruan.
  • Turkia (2016), "Twinning proiektua: Strengthening the Legal Aid service in Turkey”. Webguneko edukia diseinatzea eta doako justizia-sistemari buruzko informazio-kanpaina.

Bestalde, garapenerako lankidetza juridikoaren esparruan, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Dominikar Errepublika
  • Bolivia (2013), AECIk finantzatutako Proiektuaren barruan, Boliviako Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia-zuhaitzaren lerro estrategikoak prestatzen parte hartu zen.
  • Mozambike (2007).- dokumentazio-zentroa sortzea.  

Proiektu horiei esker, hobekuntza ekarri da bai Mozambikera eta bai gure Zentrora, gaitasun digitalaren eta atzerriko hizkuntzetako komunikazio-gaitasunaren aldetik. Gainera, proiektuaren berezko beste onura batzuk ere egon dira, hala nola lankidetzarekin, negoziazioarekin, kultura arteko ezagutzarekin eta abarrekin erlazionatutako gaitasun orokorragoak garatu dira.

Dokumentazio Judizialeko Zentroak sortzeko laguntza tekniko eta juridikoa

Dokumentazio Judizialeko Zentroen Iberoamerikako Sarea, IberIUS

Dokumentazio Judizialeko Iberoamerikako Sarea elkarrekiko lankidetza-, hitzarmen- eta laguntza-komunitatea da, Iberoamerikako herrialdeen Informazio eta Dokumentazio Judizialeko Zentroen eta Unitateen artekoa. Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak lehen urratsak egin zituen, IberIUSerako webgune espezifiko bat sortu zuenean. Horren helburua Gorte Nagusietako eta Kontseilu Nazionaletako Mintegi eta Kongresu ezberdinetan pixkanaka osatu zen sarea sortzeko prozesuari laguntzea izan zen. Sare hori Dokumentazio Judizialeko Zentroak antolatu du, sortu zenetik. Webgune horrek sareari buruzko informazio orokorra eskaintzen du, eta Iberoamerikako mintegi eta bilera ezberdinei buruzko informazioa ematen du.

Iberoamerikako Bilera Judiziala

Dokumentazio Judizialeko Zentroak bilera horren esparruan garatzen ari diren bi proiektutan parte hartzen du.

  • Ezagutza Juridikoko Iberoamerikako Atariaren ko-koordinatzaileak.
    Atari horren helburua Iberoamerikako laguntza judiziala erraztea da, bitartekaritza aktiboan, bizkortzean, indartzean, eta nazioarteko justizia-lankidetzako mekanismo tradizionalak sinplifikatzean eta erraztean diharduten operadore juridikoen sare bat osatuz. Sare horrek, betiere, ez ditu Estatuetako Legegintza Boterearen eta Botere Exekutiboaren eskumenak urrituko. Gaur egun, Espainiak koordinatzen du proiektua, Mexikorekin batera.
  • Teknologia Berriak taldearen ko-koordinatzaileak.
    Bestea Teknologia Berriak taldea da, auzietan ahoz aurkezten diren korapilo kritikoak identifikatzeko helburua duena, baita egoera kaltegarri horrek prozesu judizialari eragin diezaiokeen inpaktua desagerrarazteko edo arintzeko aukera ematen duten tresna teknologikoak identifikatzea ere. Gaur egun, Espainiak koordinatzen du proiektua, Ekuadorrekin batera.

Kongresuetan eta lantaldeetan parte hartzea

DOJZENek, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko organo teknikoa den heinean eta, beste funtzio batzuen artean, Karrera Judizialaren onurarako ezagutza juridikoa kudeatzeko ardura duenez, epaileek egiten dituzten kongresuetan eta lantaldeetan esku hartzen du, teknologia berrien bidez informazio juridikoko produktuak sortzeko xedearekin. Horrela, Eskuliburua sortu da, Espainiako Sare Judizialarekin (ESJ), baita auzi aurreko gaien basea ere,  Europar Batasuneko Zuzenbideko Aditu Sarearekin (EBZAS).

Era berean, nazioarteko eremuko tresnak egiten laguntzen dugu, epaile eta magistratuei zuzenduak, oro har.