Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Utilizamos cookies propias y de terceros únicamente para realizar mediciones y análisis estadísticos de la navegación por las diferentes secciones de la página web con la finalidad de mejorar el contenido que ofrecemos. Al hacer click en 'Aceptar todas las cookies', consiente que todas las cookies se guarden en su dispositivo. Para configurarlas o rechazar su uso haga click en el botón 'Configurar Cookies'.
Para más información consulte nuestra política de cookies
Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Magistratuen kategoriara igotzeko prozesua Botere Judizialaren Lege Organikoaren 311. artikuluan dago arautua. Bertan adierazten denez, magistratuen kategorian sortzen diren lau postu hutsetik bat jurisdikzio-ordena zibileko eta penaleko hautaketa-proben bitartez hornituko da, eta espezializazio-proben bitartez, berriz, administrazioarekiko auzietako, gizarte-arloko eta merkataritzako ordenan.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako magistratu espezialisten kategoriara igotzeko, hautaketa-prozesu bat gainditu behar da, printzipiotzat harturik berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna. Probaren helburua da hautagaiek administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako eginkizunak betetzeko behar adina gaitasun profesionala duten egiaztatzea. Probak bi urtean behin deitzen dira, gutxi gorabehera.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako espezializazio-prozesuan parte hartu ahalko dute karrera judizialeko kideek (epailea edo magistratua), edota karrera fiskaleko kideek, egiazki bi urtez jardun badira, gutxienez, haien administrazio-egoera edozein dela ere (behin betiko funtzio-geldiera izan ezik). Horrez gain, probak egin ahal izateko, beharrezkoa izango da genero-ikuspegiaren inguruko prestakuntza-jardueretan parte hartu izana egiaztatzea (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 312.3 artikulua); gutxienez, 50 ordu.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorra da deialdia egiten duen organoa.
Kategoria honetan sartzeko probak kalifikatuko dituen epaimahaia honela osatuko da:
Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu; lehen fasean, ariketa teoriko bat eta ariketa praktiko bat egin beharko dira, eta, bigarren fasean, ikastaro teoriko-praktiko bat egin beharko da Eskola Judizialaren Bartzelonako egoitzan:
l. Hautaketa-prozesua gainditzea. Ariketa hauek osatzen dute prozesua:
a) Ariketa teorikoa (gehienez, 80 minutu): lau gai hartuko dira ausaz (administrazio-zuzenbideari buruzko bi gai –zati orokorra–, administrazio-zuzenbideari buruzko gai bat –zati berezia– eta zerga-zuzenbideari buruzko gai bat), eta gai horiei buruzko ahozko aurkezpena egingo dute hautagaiek epaimahaiaren aurrean, entzunaldi publikoa eratuta. Ahozko aurkezpena egin ondoren, epaimahaikideek gaien edukiari buruz egindako galderei erantzun beharko diete, hamabost minutuz, gehienez ere.
b) Ariketa praktikoa (gehienez, bost ordu): epaimahaiak jarritako kasu praktiko batean oinarritutako epai bat idatzi beharko dute hautagaiek. Ondoren, epaimahaiak zuzendu eta baloratuko du, egileen anonimotasuna behar bezala gordetzeko beharrezko neurriak hartuta.
II. Eskola Judizialean ikastaro teoriko-praktikoa gainditzea. Gaur egun sei asteko iraupena du; modulu teoriko-praktikoak batera ematen dira, eta bi fasetan daude banatuta:
a) Lehen fasea (bost aste): Eskola Judizialean eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan egiten da.
b) Bigarren fasea (astebete): Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan egiten da.