Analisi juridikoa

Analisi juridikoaren bitartez, ebazpen judizialei balioak atxikitzen zaizkie; hartara, DOJZENen Dokumentu Funtsa eratzen ari gara, hau da, karrera judizialaren ingurune mugatuan eskaintzen den datu-basea.

Ebazpenen analisi juridikoa egitean, balio erantsi garrantzitsuen ekarpena egiten da, hala nola:

  • epaiaren garrantzia ohartzea normalizatutako dokumentu-irizpideen arabera
  • epaiaren kalifikazioa
  • planteatutako gaia/gaiak zehaztea
  • aztertutako ebazpenaren laburpena
  • sailkapena DOJZENek garatutako Tesauroaren arabera
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren jurisprudentziarekin, legegintzarekin eta argitalpenekin lotutako beste informazio-iturri batzuekin loturak egitea.

Auzitegi Gorenaren epai guzti-guztiak eta Auzitegi Nazionalak eta gainerako kide anitzeko organoek 2006. urtetik aurrera emandako epaietatik hautatutako sorta bat aztertzen dira.

Auzitegi Gorenak emandako epaiak auzitegi horretako Kabinete Teknikoko kideek aztertzen dituzte, Buruzagitzaren koordinaziopean. Auzitegi Nazionalak eta gainerako kide anitzeko organoek emandako ebazpenak auzitegi horietako kideek aztertzen dituzte eta horrek, nolanahi ere, kalitate-berme ezin hobea eskaintzen du.

Analisi horien egileak hautatzeko eta erregulatzeko araudiari dagokionez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak esanbidezko akordioak eman ditu eta aldizka deialdiak egiten ditu kideak sartu eta berritzeko.

Dokumentu Funtsak jurisprudentziaren bilatzaile xehatua eskaintzen du, eta bilatzailean txertatuta daude deskribatu dugun ebazpenen analisia, bai eta bateratutako legediaren bilatzaileak ere, arau batek bizitza osoan izan dituen bertsio guztiak bilduta. Halaber, bilatzailean sartuta daude BJKNak antolatutako ikastaroetako ponentziak, argitalpen monografikoak, zirkularrak, instrukzioak eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak egindako kontsultak, 2000. urtetik aurrera. Eremu pertsonal bat ere badu, bilaketak edo dokumentuak gordetzeko, inprimatzeko, bidaltzeko... Azkeneko dokumentu-txostenak ere eskura jartzen ditu, bilatzaile baten bitartez.

DOJZEN Dokumentu Funtsaren barruan dago Auzitegi Gorenaren Funts Historikoa, 1852. urtetik 1978. urtera bitartekoa.

 

DOJZENen TESAURO JURIDIKOA

Tesauro bat kontzeptu-zerrenda kontrolatu eta egituratu bat da, eta erabiltzaileari informazioa berreskuratzen laguntzeko helburua du, bai eta bere pentsamendua hobeto adierazten duten lotutako kontzeptuak iradokitzeko ere.

Dokumentazio Judizialeko Zentroak egindako Jurisprudentzia Tesauroan alor jurisdikzional guztietako 22.000 termino inguru bildu dira.

Tesauro hori erabaki judizialek tratatutako gaien kontzeptuak antolatzeko tresna erabilgarria da. Hala, bere terminologia erabiliz gero, informazioa errazago berreskuratuko da, eta, horrela, Jurisprudentzia Funtsaren ebazpen-kopuru izugarria kudeatzeko eta sistematizatzeko aukera dago.

Nabarmendu behar dugu tresna hori etengabe berritzen ari dela; izan ere, terminoak gehitu, zuzendu eta ezabatu egiten baitira eta, kasu askotan, erabiltzaileek beraiek iradokitako aldaketak izaten dira.