Murtziako Eskualdeko JANren historia

Murtziako Eskualdea Erkidegoaren Justizia Auzitegi Nagusiak, bere gertuko aurrekaria 1812ko Konstituzioarekin jaio ziren aintzinako Lurralde Auzitegietan du, arkitektura juridiko espainolaren giltzarria den testu legala dena hain zuzen ere. Cádizeko Gorteetatik sortu zen Karta Magnak Lurralde Auzitegiei hauen eraginpean zegoen lurraldearen zibileko eta zigor-arloko auzien eskumena eman zien.

Lehen aldiz, epaileek independentziaz lan egin zezaten beharrezko oinarriak finkatu ziren. Epaileen funtzio esklusiboa, epaitzea eta epaitutakoa betetzea zen eta bai Gorteei baita Erregeari ere funtzio jurisdikzionalen jardutea galerazten zitzaizkien, hala nola artxibatu gabeko auziak edo amaitutako epaiketak zabaltzeko ahalmena.

1835. urterarte itxaron beharra egon zen Auzitegien Ordenantzek argia ikusi zuten arte. Funtsezko dokumentu batzuk izan ziren Auzitegiak, eskumen jurisdikzional ezberdinak zituzten hiru Sala ezberdinetan banatu zituztenak: arlo Zibileko bi Sala eta Zigor-arloko Sala bat.

Antolaketa judizial hau, 1870. urteko Botere Judizialaren Lege Organikoagatik errespetatua izan zen eta, funtsean, oraindik mantentzen da, denboraren igarotzeagatik eta gizartearen eboluzioagatik barne sartzen joan diren jurisdikzioen salbuespenaz.

Justizia Auzitegi Nagusiak, gaur egun duten lurralde  osaketa eta mugapenarekin, 1985eko Botere Judizialeko Lege Organikoaren 26. artikuluan sortutako plantatik sortzen dira. Hauek, 1989ko maiatzak 23an eratu ziren. Atzean geratu ziren beraz aintzinako Lurralde Auzitegiak, horrela, mapa autonomikoa barne hartzen zuen, 1978ko Konstituzioaren eskakizunetara egokitua zegoen eredu judizial bati bidea emanez. Justizia Auzitegi Nagusiak autonomia erkidegoaren izena hartzen du.

Murtziako hirian eta Almudín-eko Jauregian, mila bederatziehun eta laurogeita bederatziko Maiatzak hogeita hiruan, Murtziako Justizia Auzitegi Nagusiaren Eraketa-Akta datatzen da  (eraketaren jatorrizko aktarekin lotu) Bere eraketarekin, aurreko organigrama judiziala aldatzen du, Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen eskakizunetan oinarrituz. Era honetan, Albaceteko Lurralde Auzitegiaren mugape judiziala desagertzen da, zeinek Albacete, Ciudad Real, Cuenca eta Murtziako Probintzia Auzitegiak biltzen zituen.

San Francisco Planoan kokatua, Almudí Jauregiak bere historian zehar, funtzio ezberdinak barne hartu zituen eta honegatik ere etengabeko birmoldaketak jasaten zituen; bere lehen jatorrizko funtziotik udal-bihitegi edo “almudí” bezala, Kriminaleko Auzitegiko, udal Epaitegietako eta, azkenik, Probintzia Auzitegiko egoitza izatetik pasa zen.

1882. urtean, kriminaleko Auzitegi berrien antolaketa proiektuarekin, Almudí-a berriz ere aurreko jatorrizko ideiara, hau da, egoitza judiziala bezala egokitzeko ideiara itzuli zen eta proiektua hala burutu eta birmoldaketa egin zen, 1883ko urtarrilak 2 egunean inauguratuz. Hurrengo egin ziren erreformak, bulego judizial guztiak eraikuntza berdin batean biltzeko beharrak mugatu zituen eta Probintzia Auzitegiaren instalazioa izan zen hain zuzen ere, tamaina handieneko obrak suposatu zituenak. Horrela, XX. mendeko lehen herenean, aldaketa oso bati ekin zitzaion. Proiektu honen ardura, Pedro Cerdán Fuentes arkitektoaren esku utzi zen eta 1946an bukatu zuen.

Baina XX. mende bukaeran, bulego judizial guztiak Justizia Jauregi berrira lekuz aldatzen dira, hiriburu murtziarreko Garay Ingurabidean kokatua hain zuzen ere eta zeinen proiektua, Germán Álvarez de Sotomayor arkitektoak idatzi zuen. Bost solairu dituen eraikuntza hau, 1975ean inauguratua, hiriko epaitegiak barne hartzeko egin zen eta gaur egun, Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitza da.

Bere eraketatik, Justizia Auzitegi Nagusiak hiru lehendakari izan ditu:  Francisco Martínez Muñoz, Julián Pérez-Templado Jordán eta Juan Martínez Moya.