Jurisdikzio-arloa - Osaera

Kabinete Teknikoan jurisdikzio-ordena adina arlo egongo dira. Arlo bakoitzaren barruan, onarpen-atal bat egon ahal izango da, eta azterlan eta txostenetarako beste bat. Arlo Militarreko Bosgarren Salan, Kabinete Teknikoaren letradu bat egon ahal izango da. Letraduen espezializazio profesionala zein den, arlo batean edo bestean arituko dira.

Arloetako bakoitzean, Kabinete Teknikoaren letradu batek edo batzuek arloan diharduten Kabineteko kideak koordinatzeko lanak egingo dituzte. Auzitegi Goreneko presidenteak izendatuko ditu, ahal dela karrera judizialeko letraduen artetik, eta hamar urteko antzinatasuna izan beharko dute gutxienez beren lanbidean.

Salbuespen gisa, behar bezala justifikatutako arrazoi koiunturalak tarteko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak proposatuta eta Auzitegi Gorenaren Gobernu Sala entzunda, Justizia Ministerioak kide gehiago atxiki ahal izango ditu Kabinete Teknikoaren zerbitzura, aldi baterako, eta urtebeteko gehieneko eperako.

Kabinete Teknikoko arlo bakoitzari Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileek lagunduko diote.