EAEko JANren Auzi Berriak

EAEko JANren Auzi Berriak
  1. EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko LEP bateko zaintzaile-plaza guztietan euskarako 2. HE eskatzea

    • EAEko ANren Administrazioarekiko Auzien Salak berretsi egin du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiaren epaia, Gipuzkoako Foru Aldundiko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesu bateko zaintzaile-lanpostu guztietan 2. hizkuntza-eskakizuna (2. HE) eskatzea "diskriminatzailea, gehiegizkoa eta neurriz kanpokoa" zela ebatzi zuena
  2. EAEko ANk berretsi egin du bidaia-agentzia bateko arduradun komertzialari ezarritako kondena maula delituagatik

    • EAEko Auztegi Nagusiak atzera bota du emakume horrek Bizkaiko Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa. Epai horrek urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion, bai eta isuna ere, 2021ean iruzur egiteagatik Aupa Travel S.L. agentziarekin ezkontza-bidaia kontratatu zuen bikote bati, bera agentziaren arduradun komertziala zelarik. Bizkaiko Auzitegiaren ebazpenean, EAEko Auzitegi Nagusiak orain berretsitakoan, gogorarazi egiten da akusatuak badituela aurrez beste kondena irmo batzuk maula delituengatik, eta, hortaz, berrerortze anitzeko astungarria gertatzen da.
  3. Gipuzkoako Auzitegiak 71 urteko kartzela-zigorra ezarri dio surf-irakasle bati hamaika adingaberi sexu-abusua egiteagatik

    • Gipuzkoako Auzitegiak 16 urtetik beherakoen aurkako sexu-abusuko lau delituren egile gisa kondenatu du, nagusitasun-egoeraz baliatu izanaren modalitatean; 16 urtetik beherakoen aurkako sexu-abusu jarraituaren beste lau delitu, nagusitasun-egoeraz baliatu izanaren modalitatean; 16 urtetik beherakoen aurkako sexu-abusu jarraituaren hiru delitu, nagusitasun-egoeraz baliatuz egindako haragizko sarbidedun modalitatean, eta haurren sexu-esplotazioko materiala izatearen delitu bat
  4. EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Donostiako kirol-portuan amarralekuak emateko prozesua

    • EAEko ANren Administrazioarekiko Auzien Salak zuzenbidearen kontrakotzat jotzen du Euskadiko Kirol Portuak (EKT) erakunde publikoaren zuzendaritzaren 2021eko azaroaren 11ko ebazpena, Donostiako kirol-dartsenan aisia-ontzientzako amarralekuak emateko deialdia ebazten duena, eta baliogabetu egin du. Salak dio "ez dela zilegi joko-arauak aldatzea esleipena erabakitzen den ebazpen berean".
  5. Berretsi egin dute Bizkaiko Auzitegiak enpresari bati ezarritako zigorra COVID-19aren garaian maula egiteagatik erabili eta botatzeko eskularruak salduz

    • EAEko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) berretsi egin du Bizkaiko Auzitegiaren epaia, akusatua 18 hilabeteko espetxe-zigorra betetzera eta 2.400 euroko isuna ordaintzera kondenatu zuena, maula astunduaren delitua zela kausa
  6. Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko espetxe-zigorra ezarri dio gizon bati bere bikotekidearen alabari sexu-erasoa egiteagatik, adingabea zela

    • Auzitegiak adingabearen aurkako sexu-erasoaren delitu jarraitu baten egile jotzen du, sarketarekin eta nagusitasun-egoeraz baliatuta. Egitate frogatuen arabera, erasoak 2008an hasi ziren, biktimak 10 urte zituela, eta 5 urtez luzatu ziren
  7. EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du ordezkari sindikal egin zen Siemens Gamesako zuzendari bat kaleratzea bidezkoa dela

    • EAEko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak ezetsi egin du pertsona horrek Bilboko Lan Arloko 2 zk.ko Epaitegiaren epaiaren aurka jarritako erregutzeko errekurtsoa. Epaiak bidezko jo zuen pertsona hori kaleratzea, eta erabaki zuen ordezkari sindikal egin zela bere burua "blindatzeko", enplegu-erregulazioko espediente baten ondotik enpresa utzi beharko zuela-eta
  8. EAEko ANk baieztatu egin du gizon bati ezarritako 11 urteko espetxe-zigorra bere bikotekidearen iloba adingabeari sexu-erasoa egiteagatik

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ezetsi egin du akusatuak Bizkaiko Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa. Epai horrek 11 urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri zion sexu-erasoko delitu jarraitu baten egile gisa
  9. Gizon bat hiru delitutik absolbitu dute, horien artean erailketa-saiakera bat, Bizkaiko Auzitegiak alterazio psikikoaren salbuesle osoa ikusi baitu

    • Hala ere, auzitegiak, Zigor Kodearen 101.1 artikuluan aurreikusitakoaren babesean, zenbait segurtasun-neurri eta zigor osagarri ezartzea erabakitzen du, besteak beste, 17 urteko barneratze-aldia, pairatzen duen anomalia edo alterazio psikikoari egokitutako zentroan tratamendu medikoa emateko
  10. Bizkaiko Auzitegiak gehienez hiru urteko barneratzea ezarri dio gizon bati zentro psikiatriko batean, adingabe bati mugikorra lapurtzeagatik

    • Auzitegiak indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta-delitu baten egiletzat jotzen du, asaldura psikikoaren salbuesle osatugabearekin, toxikomaniaren aringarriarekin eta berrerortze anitzeko astungarriarekin
  1. orria
    -ren 10