Nazioarteko harremanak

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, nazioarteko harremanen esparruan hiru arlotan parte hartzen du:

  1. Garapenari lankidetasuna
  2. Laguntza judiziala
  3. Erakunde Harremanak

Garapenari lankidetasuna. Kontseiluak beste estatu batzuen botere judizialak laguntzen ditu, orokorrean Garapenerako Nazioarteko Lankidentzako Agentzia Espainolaren eta Europako Batzordearen euskarri ekonomikoarekin. Kontseiluaren nazioarteko jarduera koherentea da kanpo-politika espainola eta europako kanpo-politikarekin, Botere Betearazlea bere garapenari lankidetasun politikan laguntza emanez. Esparru judizialean ere beste auzi-jartzaile internazionalekin elkarrekin lan egiten du, hala nola Nazio Batuak, Europar Batasuna, Munduko Bankua edo Garapenerako Banku Inter-amerikarrarekin.

Laguntza Judizial.Kontseilua, Laguntza Judizial Internazionala deitutakoan auzi-jartzaileetatik funtsezko auzi-jartzaile bat da, lotura internazionalak dituzten kausen bideratzea erraztu eta arintzera zuzendua. Laguntza judizial hau, bi bideen bitartez ematen da: Epaitegi eta Auzitegi espainoletan sortutako eskaerak eta beste estatu batzuetako Justizia administrazioetatik  datozenak. Horretarako, ordena jurisdikzional ezberdinetan espezialistak diren epaile eta magistratuen sare bat sortu du lurralde nazional guztian.

Erakunde Harremanak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak erakunde harreman egonkorrak mantentzen ditu Europar Batasun eta Iberoamerikarreko Kontseilu Nagusiekin eta Gorte Gorenekin. Kontzertazio eta lankidetza internazional sareak dira, sistema judizialen hobekuntzara eta Zuzenbidezko Estatua indartzera zuzenduak.

 

Idazkaritza Orokorraren Zerbitzu Zentralean txertatuta, Nazioarteko Harremanen Zerbitzua da Kontseiluaren nazioarteko jarduna zabaltzeko arduraduna:

  • BJKN Botere Judizialaren Kontseilarien Europako Sareko kidea da.
  • Kontseiluak, Gailur Judizial Iberoamerikarreko parte da. Gaur egun bere Idazkaritza Iraunkorraren karguan ari da.
  • Hurrengo lankidetza sare hauen kontaktu-puntua da: Eurojust, Zigor-arloko Europar Sare Judizialak (RJE), Arlo Zibileko eta Merkataritza Europar Sare Judiziala eta Iberoamerikar Sare Judiziala (IberRed).

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren nazioarteko jarduera guztiak Kanpo Arazoetako Ministerioaren lankidetzarekin gauzatuko dira, bere eskumenak baliatzean hark finkatzen dituen kanpo-politikaren esparruko arauei jarraituz, eta, betiere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak nazioarteko lankidetza jurisdikzionalaren arloan dituen eskumenak eragotzi gabe, Lege Organiko honetan xedatzen den moduan (BJLOko 562 artikulua)