Poderjudicial.es ataria eta web-inguruneak

DOJZENen eginkizuna da www.poderjudicial.es web atari publiko pribatua diseinatzea, kudeatzea –alderdi teknikoa eta edukiak–, garatzea eta mantentze-lanak egitea.

Poderjudicial.es webgunean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari eta Espainiako auzitegiei buruzko informazio asko aurki daiteke, eta DOZENek eskaintzen dituen zerbitzu gehienak eskuratzeko bidea ere bada.

“GAIAK” izenburupean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eskumeneko gaietan sakontzen da; “ZERBITZUAK” atalean askotariko aplikazio eta prestazioak eskura daitezke zuzenean.

BJKNaren beraren atalaz gain, www.poderjudicial.es atariaren barruan justizia-auzitegien atal bereziak daude, bai Auzitegi Gorenarentzat eta Auzitegi Nazionalarentzat, bai Autonomia Erkidego bakoitzeko kide anitzeko organo guztiak biltzen dituzten 17 Justizia Auzitegi Nagusientzat.

Halaber, BJKNaren eta aipatutako auzitegien Gardentasunaren Atariak DOJZENek prestatu ditu eta egunero eguneratzen ditu; horietan, 19/2013 Legean biltzen diren eskakizun guztiak zabaltzen dira, Nazioarteko Gardentasunarekin hitzarmen bidez adostutakoak eta BJKNak berak sartu nahi izan dituen beste alderdi batzuk.

Ingurune publikoan, BJKNaren eta erakunde judizialen informazioa eskaintzen zaie herritarrei, jarduera garrantzitsuenak nabarmenduta, eta horretaz gain, 6 milioi ebazpen judizial baino gehiago jarri zaizkie eskura, doan. Erakundeei buruzko oinarrizko informazioa lau hizkuntza ofizialetan, ingelesez eta frantsesez dago.

Webgunea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren jarduerak eta zerbitzuak ezagutarazteko lehentasunezko bitartekoa bihurtu da, bai eta lan judiziala egiteko ere. Karrera Judizialeko kideek soilik erabiltzeko den eremu esklusiboa, gainera, lanerako ezinbesteko tresna ez ezik, interes profesionaleko edukiak sortzeko, argitaratzeko eta partekatzeko plataforma ere bada.

Webgunearen irisgarritasunarekin eta erabilgarritasunarekin lotutako alderdiei bereziki erreparatzen zaie. Lehenengo kasuan, desgaitasunen bat duten erabiltzaileek baldintza berdinetan erabiltzeko aukera izango dutela bermatzeko. Bigarrenean, nabigaziora eta informazio-bilaketa interrelazionatua egitera bideratutako esperientzia ahalbidetzeko.

Era berean, zerbitzari informatikoen, web atariaren eta poderjudicial.es postaren babesari eta segurtasunari garrantzi handiena ematen zaio; horretarako, Datacenter propioa kudeatzen da.

Segurtasuna bereziki zaintzeko asmoz, karrera judizialeko kideek posta korporatiboko helbide bana dute @poderjudicial.es domeinuan, DOJZENek egiten ditu kudeaketako eta mantentze-lanak.

Web-zerbitzuen oinarri den plataformak behar bezala funtziona dezan, etengabe mantentze-lanak egitea, babestea eta alderdi teknikoan eguneratzea eskatzen du horrek guztiak, funtzionamendu eraginkorra bermatzeko; webgunearen arkitektura etengabe garatu eta eguneratu behar da, dokumentuak eta informazioa kargatu eta fitxategiak argitaratu behar dira, eta bai eta poderjudicial.es atariko gainerako edukiak ere.

DOJZENek Interneterako sarbidea ahalbidetzen du, Karrera Judizialeko kide guztiei datu-zerbitzu mugikorra eskainita.

Era berean, web-baliabideak erabiltzen ikasteko prestakuntza-plana prestatu eta gauzatzen du, langile judizialak etengabeko prestakuntza pertsonalizatua jaso dezaten, eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzu zentralizatua ere eskaintzen du.