Kexei eta erreklamazioei buruzko oinarrizko informazioa

Justizia-administrazioaren aldetik zerbitzu eskas edo hobegarria jaso duzula uste baduzu, erreklamazio edo iradokizun bat egin dezakezu.

Epaitegi eta epaimahaiak herritarrei eskaintzen dieten zerbitzuari buruzko zure iritzia interesatzen zaigu zure iradokizun eta erreklamazioak bere funtzionamendua hobetzea ahalbidetzen digutelako.

Formatua. - Epai-egoitzetan inprimaki bat dugu zure iradokizun edo erreklamazioa azaltzeko. Beste formatu edo eskutitz batean egin dezakezu ere. Orrialde honetan herritarren arretarako inprimaki eredu bat inprimatzeko edota web-bidez bat-batean bidaltzeko herritarren arretarako inprimaki bat lortu ahal dezakezu.

Aurkezte-lekua

  • Epai-egoitzetako erregistroak
  • Erakunde publikoetako erregistroak
  • Postetxeak
  • Epai-egoitzetan erreklamazio eta iradokizunen jasotzeko postontziak
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Web Orrialdea

Epeak. - 48 ordutan hartu izana adierazten dugu eta hile bateko epean erantzuten dugu.

Oharra. - Jakin ezazu zure erreklamazioak administrazio-errekurtsoko kalifikazioa ez duela izango ezta edozein errekurtso, ekintza edo eskubidea izapidetzeko legeetan ezarritako epeak ez ditu geldituko.

Hurrengo erreklamazioei ezin diegu erantzun:

  • Diziplinazko arau-haustearen osagarri izan ahal diren gertaerak.
    • Epaile eta magistratuen kontrako diziplina izaerako salaketak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Diziplinazko Batzordearen eskuduntza dira.
    • Justizia-administrazioaren zerbitzura dagoen langileei buruzko salaketak Auzitegi Nagusia, Justizia Ministerioa edo, transferitutako langileen kasuetan, dagokion Autonomia-administrazioren eskuduntza dira gertaeren arabera.
  • Epai edo epai-ebazpena baten edukia.
    • - Epaileak bere jurisdikzio-eginkizunean independenteak dira (Espainiako Konstituzioaren 117. artikulua).
    • Botere Judizialaren gobernu-organoek irekitako epai-prozesuetan ezin dute esku hartu hauek zuzentzeko edo epaile eta magistratuek hartzen dituzten erabakiak ezeztatzeko.
    • zure kasuari buruz ulertzen duen epaileak edo magistratuak adoptatu duen ebazpena edo epaiarekin ados ez bazaude, errekurtsoa egin daitekeen eta jartzeko lege prozesaletan aurreikusitako epe eta erari buruz informa zaitez.

Eskumena

  • Auzitegi eta epaitegietako presidenteei dagokie interesdunek auzietan egiten dizkieten kexak entzutea, eta behar diren prebentzioak hartuko dituzte beren eskumenen barruan, betiere BJLOn xedatutakoari jarraikiz.
  • Dekanoek eta, halakorik ez dagoen tokietan, epaile bakarrek, erantzungo diete interesdunek prozeduretan eginiko kexei.
  • Herritarren Arretarako Unitateari dagokio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian jasotako kexak izapidetzea.