Diziplina-erregimen judiziala:

Epaile batek, bai bere jarduera profesionalarekiko bai hiritarrekin zein Justizia Administrazioaren profesionalekin duen harremanekiko dituen erantzukizun profesionalen ez betetzea arautzen duten diziplina-arauak aplikatzeko, Espainian, erantzukizuna duen organoa, Kontseilua da.

Epaile baten funtzioen jarduerak, orokorrean esateko, ondorengo hamar printzipioekin erlazioa gordetzen du:

  • Independentzia.
  • Inpartzialtasuna.
  • Legearen mendean jartzea.
  • Osotasuna eta zintzotasuna.
  • Zerbitzu espiritua eta kide, profesional eta hiritarrekiko tratu egokia.
  • Prozesuan parte hartzen duten aldeak errespetatu.
  • Prozesuaren mendean jarri.
  • Kasu bakoitzak dituen baldintzen arabera, bidezkoa den epe batean auziaren ebazpena ematea.
  • Ebazpen judizialen eragitea.
  • Sekretu profesionala gordetzeko betebeharra.

BJKNk Epaile eta Magistratuei diziplina-erantzukizuna eskatzeko eskumena dute. Kontseiluak, epaile edo magistratuak burutu duen jardueraren garrantzia finkatzeko helburu duen diziplinako espediente baten bitartez, arau-haustearen existentziari buruz eta dagokion zigorraren inposaketa erabakitzen du.