Lehendakaria

Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lehendakaria Nazioko agintari judizial nagusia da, eta Botere Judizialaren eta haren gobernu-organoaren ordezkaritza hartzen du bere gain; hala, bada, horren araberako trataera eta ohoreak dagozkio (BJLOko 585 art.)

Gaur egun, Francisco Marín Castán, (e.f.) da Auzitegi Gorenaren buru.

Izendapena

Botere Judizialaren 586.era bitarteko artikuluetan dago araututa:

  1. Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lehendakari hautatua izateko, ezinbesteko baldintza izango da karrera judizialeko kide izatea eta Auzitegi Goreneko magistratuaren kategoria izatea, eta, horrez gain, Auzitegi Goreneko Salako lehendakari izateko eskatzen diren baldintzak betetzea; edo, bestela, gaitasun aitortuko jurista izatea eta lanbidean hogeita bost urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea.
  2. Urte gehien dituen kidea izango da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eratzeko saioan buru; eratzeko saio horretan, hautagaitza guztiak aurkeztu eta jakinarazi beharko dira jendaurrean, eta kide bakoitzak izen bat baino ezingo du proposatu.
  3. Kideak hurrengo hiru eta sei egun arteko epean egingo den saio batean aukeratuko dira, eta izenezko bozketan Osoko Bilkurako kideen hiru bostenen gehiengoa lortzen duen pertsona izango da aukeratua.
  4. Auzitegi Goreneko lehendakaria Erregeak izendatuko du Gobernuko presidenteak berretsitako errege dekretu bidez.
  5. Auzitegi Goreneko lehendakariak Erregearen aurrean zin edo promes egin beharko du, eta Goi Auzitegi horren Osoko Bilkuraren aurrean jabetuko da bere karguaz.

Agintaldiaren iraupena

Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearen agintaldiaren iraupena bat etorriko da hura hautatu duen Kontseiluko presidentearenarekin, eta beste agintaldi baterako hautatu eta izendatu ahal izango dute, baina behin bakarrik. (BJLO, 587. artikulua).

Administrazio-egoera

Karrera judizialetik badator, Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea zerbitzu berezietako administrazio-egoeran geratuko da. Karrera judizialetik ez badator, haren administrazio-egoera bere jatorrizko kidegoari dagokiona izango da. (BJLO, 593. artikulua).

Funtzioak

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea izanik dagozkion funtzioak alde batera utzita, Auzitegi Gorenean izango dituen funtzioak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 160. artikuluan zehaztuta daude presidenteen berezko funtzio gisa, eta honako hauek dira:

 1. Gobernu Salaren eztabaidak deitu, burutu eta zuzentzea.

2. Gobernu Salaren saioen gai-zerrenda finkatzea. Zerrenda horrek, Salako  bi kidek, gutxienez, proposatutako gaiak hartuko dituena.

3. Gobernu Salaren eskumenaren arloan egokitzat jotzen diren proposamenak eztabaidatzea.

4. Bere sinadurarekin Gobernu Salaren erabakiak baimentzea eta betetzen direla zaintzea.

5. Justizia Administrazioan dauden akatsak zuzentzeko Gobernu Salak hartutako neurriak betetzen direla zaintzea, baldin eta bere atribuzioen barruan badaude eta, bestela, Salarekin bat etorriz, egoki irizten diona Kontseiluari proposatzea.

6. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eskatutako txostenak egitea.

7. Duten urgentziagatik hala eskatzen duten egoerak sortzen direnean behar diren neurriak hartzea eta Gobernu Salaren lehen bileran neurri horien berri ematea.

8. Epaitegi eta Auzitegien ikuskapena zuzentzea Lege honetan xedatutako moduan.

9. Jurisdikzio-ordena bereko Auzitegiko Salen arteko eta horietako Sekzioen arteko auzi-banaketa erabakitzea Gobernu Salak onartutako arauen arabera.

10. Salako Lehendakarien eta Magistratuen eguneroko bilerak burutzea eta Sala eta Sekzioen osaera zaintzea Lege honetako 19. artikuluaren arabera.

11. Dagokion Auzitegiaren ordena onera eta auzitegiko langileek euren betebeharrak betetzera zuzendutako botere guztiak erabiltzea.

12. Kontseilu Nagusiari dagokion Auzitegiko lanpostu judizial hutsak eta langile laguntzaileen lanpostu hutsak jakinaraztea.

13. Auzietan interesatuek egindako kexak entzutea eta behar diren prebentzioak hartzea.

14. Legean aurreikusitako gainerakoak”

Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak Presidentetza Kabineteko zuzendari baten laguntza izango du. Zuzendari hori berak libreki izendatua eta kargugabetua izango da (BJLO, 594. art.).