Gizarte-arloko kasazio-errekurtsoaren karatula

Kasazio-errekurtsoaren idazkiaren aurretik jarri beharreko karatula

Jarraibideak:

  • Kasazio-errekurtsoko idazkiaren aurretik jarri beharreko dokumentua sortzeko, erabili «Formalizazio- edo aurkezte-idazkiaren karatula» (PDF), edo «Aurkaratze-idazkiaren karatula» (PDF) izeneko fitxategia.
  • PDF fitxategiak dira, Karatularen eremu guztiak betetzeko aukera emateko gaituta daudenak. Horretarako, deskargatu fitxategia zure gailuan, eta Adobe Acrobat Reader edo antzeko programa bat erabili hura ireki eta betetzeko (nabigatzaile batzuek PDF bisore integratua edukitzen dute, fitxategiaren edukia erakusten duena baina eremuak betetzeko gaitasunik ez duena).
  • Bete ondoren, beste izen batekin gorde dezakezu inprimakia, PDF fitxategi berri modura. Horrela, jatorrizko fitxategia gorde ahalko duzu beste prozedura batzuetarako (inprimaki-eremuak mugatuta daude luzeran. Zio-zk. eremuek zenbakizko balioak soilik onartzen dituzte).
  • Zio gehigarriak: «Formalizazio- edo aurkezte-idazkiaren karatula» edo «Aurkaratze-idazkiaren karatula» fitxategiak mugatuta daude arrazoietan. Zio gehigarriak adierazi behar badituzu, erabili «Formalizazio- edo aurkezte-idazkiaren karatula (Zio gehigarriak)» (PDF) edo «Aurkaratze-idazkiaren karatula (Zio gehigarriak)» (PDF) fitxategi osagarriak, behar beste gehitzeko. Inprimaki horietan beste zio batzuk gehitu ditzakezu. Betetzeko prozedura berdina da, eta behar adina aldiz errepika dezakezu. Ziurta ezazu zioen ondoz ondoko hurrenkerari eusten zaiola sortzen dituzun dokumentuetan.
  • Betetako formulario horiek inprimatu edo atxiki, kasazio-errekurtsoa jarri aurreko dokumentu modura.