Sarrera

Atal honen xedea da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kontratuzko jarduera hedatzea, gardentasuna eta jarduera horri buruzko informazioa jendarteratzea bermatuz,9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora 63. artikuluak eta Gardentasunari, informazio publikoaren eskuragarritasunari eta gobernantza onari buruzko 2013ko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1.a) artikuluak ezartzen duten moduan.

Botere Judizialari buruzko 1985eko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 639. artikuluak hau ezartzen du:

  1. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak beharrezkoak diren kontratuak egin ahal izango ditu bere eskuduntzak behar bezala betetzeko, betiere sektore publikoko kontratuei buruzko legerian jasotzen denari jarraiki.
  2. Batzorde Iraunkorra izango da kontratazio-organoa, eta hark egindako kontratuen berri eman beharko dio Osoko Bilkurari.

Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak 2014ko martxoaren 26an egindako bileran hau adostu zuen:

  1. Batzorde Iraunkorrak 2014ko urtarrilaren 15eko bileran hartutako akordioa, kontratazio-arloko eskumenen eskuordetzeari buruzkoa, ondoriorik gabe uztea. Akordio hori 2014ko urtarrilaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 16. zenbakian,argitaratu zen.
  2. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Idazkari nagusian eskuordetzea Kontseiluaren kontratazio-organoaren funtzioak, teknologiaren eta bibliografiaren arloko ibilbide judizialarekin zuenean lotutako zerbitzuen kontratazio-prozedurak izan ezik.
  3. Kontseiluko Kabinete Teknikoaren zuzendarian eskuordetzea Kontseiluaren kontratazio-organoaren funtzioak, teknologiaren eta bibliografiaren arloko ibilbide judizialarekin zuenean lotutako zerbitzuen kontratazio-prozedurak.

Bestalde, 2014ko urtarrilaren 28an egindako bileran, Batzorde Iraunkorrak adostu zuen Idazkari nagusian eskuordetzea 75.000 euro baino gutxiagoko gastuen baimena. Nolanahi ere, Idazkari nagusiak Batzorde Iraunkorrari helarazi ahal izango dio gastu horiek baimentzea, gastuen izaeragatik egokitzat jotzen duenean.

Azkenik, Idazkaritza Nagusiak 2020ko abenduaren 18ko egindako akordioaren bidez (Abenduaren, 26ko BOE, 337, zenbakia), Kontseiluaren Kontratazio Mahaia osatu zen.

Kontratatzailearen profila

Prozedura negoziatuen eta irekien bidez Kontseiluak izapidetutako kontratazio-espedienteetarako sarbidea Sektore Publikoko Kontratazio Plataformaren bidez, Estatuko kontratazio publikoaren informazio-puntu bakarraren eta kontratazio-informazioa trukatzeko nodo zentralaren bidez egiten da. Azken horrek "merkatu-plaza" gisa balio du, sektore publikoko erosleen eta lizitatzaileen konkurrentziarako (ikus "Kontratatzailearen profila").

Kontratazio xehea

Kontratu txikiak zuzenean esleitu ahal izango dira jarduteko gaitasuna eta prestazioa gauzatzeko beharrezko den lanbide-gaikuntza dituen edozein enpresabururi esleitu ahal izango zaizkio, betiere (9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, 118 artikuluak) ezarritako baldintzak bete.

Kontratu txikiak 40.000 eurotik beherako balio zenbatetsia dutenak dira, baldin eta obra-kontratuak badira, edo 15.000 eurotik beherakoak, baldin eta hornidura- edo zerbitzu-kontratuak badira, alde batera utzi gabe estatu-mailan zentralizatutako obrei, zerbitzuei eta horniketei buruz 229. artikuluan ezarritakoa.

Kontratu txikietan, espedientearen izapidetzeak kontratazio-organoaren txostena eskatuko du, kontratuaren beharrizanaren zioak ematen dituena. Halaber, gastua onestea eskatuko da, eta dagokion faktura espedienteari gehitzea; fakturak lege hau garatzeko arauek ezartzen dituzten baldintzak bete beharko ditu. Obra-kontratu txikian, obren aurrekontua ere gehitu beharko da; nolanahi ere, dagokion proiektua ere beharko da arau espezifikoek horrela eskatzen dutenean.

Espedientean, justifikatuko da ez dela kontratuaren objektua aldatzen ari kontratazioaren arau orokorren aplikazioa saihesteko, eta kontratistak ez duela izenpetu kontratu txiki gehiagorik, banaka edo guztiak batera artikulu honen lehenengo apartatuan ageri den kopurua gainditzen duenik. Kontratazio-organoak egiaztatuko du arau hori bete egiten dela. Kanpoan gelditzen dira 168.a).2.a artikuluan jasotako kasuak

Kontratu txikiak 63.4 artikuluan aurreikusitako eran argitaratuko dira.

Ondasunen eta zerbitzuen kontratazio zentralizatua

Ondasunen eta zerbitzuen kontratazio zentralizatuan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ez du jarduten kontratazio-organo gisa, eskatzailea gisa baizik, eta hornitzen zaizkion kontratazio zentralizatuko ondasun edo zerbitzu aitortuak hartzen eta ordaintzen ditu soilik.Ogasun Ministerioaren Kontratazioaren Zentralizazioaren eta Arrazionalizazioren Zuzendaritza Nagusiak formalizatzen ditu kontratuak zuzenean berak egindako esparru-akordioen esleipendunekin, Kontseiluak egindako eskaeran oinarrituta.

Egindako kontratuak eta horien luzapenak eta aldaketak

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egungo ekitaldian egindako kontratuen kopia dauka atal honek, baita egungo ekitaldian kontratazio-organoak baimendutako kontratuen luzapenak eta aldaketak ere. Ez du kontratazio xehea barne hartzen, ez baita formalizatzen. Kontratuen baitan daude dagokion prozedura arautu duten administrazio-klausula berezien eta agindu teknikoen orriak.

Kontratazio-mahaiaren aktak

Titulu honen azpian biltzen dira Kontseiluaren Kontratazio Mahaiak burutzen dituen bileren akten kopiak, organo honen azken osaera Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Idazkaritza Nagusiaren 2023ko irailaren 25ko Akordioan jasotakoa izanik (BOE 237. zenbakia, 2023ko urriaren 4koa). Akten kopiek ez dituzte eranskinak barne hartzen.