Justizia Modernizatzeko Plana

Justizia Modernizatzeko Plana Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak onartu zuen 2008ko azaroaren 12an. Plan hori Justizia Administrazioa hobetzera dago bideratuta eta modernizazioarekin eta berrikuntzarekin lotutako faktoreetan eragiten du eragile juridikoen etengabeko eskaeraren arabera.

Planaren egiturak bi multzo nagusi estaltzen ditu: batetik, Modernizazio Plana bera eta, bestetik, Justizia Hobetzeko Berehalako Jarduketa Plana.

Helburuei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Bulego Judizialaren ezarpena.
  • Planta eta Barruti Judizialaren berregituraketa.
  • Teknologia Berrien aplikazioa e-Justicia izenez ezagutzen den esparru orokorraren barruan.
  • Eskubideen Gutuneko eta Gardentasun Judizialaren Planeko neurrien eraginkortasuna.
  • Organo judizialen jardueraren jarraipena ega hobekuntza.
  • Erreforma prozesalen bultzada.
  • Epailearen estatutua.
  • Estatuaren lurralde-antolamendua.

Helburu horiek Berehalako Jarduketa Planean aurreikusitako jakineko proiektu eta jardueren bitartez garatuko dira eta Modernizazio eta Informatika Batzordeari dagokio horiek koordinatzea.

Batzordeak honako lan hauek egiteko ardura hartu behar du: estatuko eta erkidegoetako programa eta aplikazio informatikoak koordinatzea, kudeaketa prozesaleko sistema informatikoak hobetzea, bitarteko funtzionarioak murriztu eta prestatzea Justizia Administrazioko pertsonalaren kudeaketan hobekuntza urgenteak sartuta, laneko eta familiako bizitza modu eraginkorrean bateratzeko behar diren neurriak sustatzea, laneko osasungarritasun- eta segurtasun-aginduak betetzen dituzten laneko arriskuen prebentziorako sistemak sustatzea eta epe laburreko beste jarduketa batzuk egitea.

Edozein kasutan, Justizia Modernizatzeko Planeko helburu, proiektu eta zereginek honako ondorio hauek izango dituzte:

  • Teknologia Berrien aplikazioa (e-Justizia).
  • Estatuko eta autonomia-erkidegoetako programa eta aplikazio informatikoen koordinazioa.
  • Kudeaketa prozesaleko sistema informatikoen hobekuntza.