117. artikulua

1. Justizia herrian sortzen da eta Erregearen izenean administratzen dute botere judiziala osatzen duten Epaile eta Magistratu independente, aldaezin, arduratsu eta legearen mende soilik daudenek.

2. Epaileak eta Magistratuak ezin dira banandu, zigortu, lekualdatu edo erretiratu, legean aurreikusitako kausaren batengatik eta bermeekin izan ezik.

3. Era guztietako prozesuetan jurisdikzio-ahala erabiltzea, epaituz eta epaitutakoa egikarituz, legeek zehaztutako Epaitegi eta Auzitegiei soilik dagokie, lege horiek beraiek xedatzen dituzten eskumen- eta prozedura-arauen arabera.

4. Epaitegiek eta Auzitegiek aurreko idatz-zatian adierazitako funtzioak eta edozein eskubide bermatzeko legez berariaz esleitutakoak soilik erabiliko dituzte.

5. Batasun jurisdikzionaleko printzipioa da Auzitegien antolamenduaren eta funtzionamenduaren oinarria.Legeak arautuko du jurisdikzio militarraren egikaritza esparru militarrean eta setio-egoerako kasuetan, Konstituzioko printzipioekin bat etorriz.

6. Debekatuta daude salbuespeneko auzitegiak.