Auzitegi Nazionalaren Historia

Entzutegi Nazionala  1/1977 Errege Dekretu Legearengatik (1977ko urtarrilaren 5ko BOE-a) sortua izan zen, diktaduraren ostean lehenengo hauteskunde demokratikoak ospatu ziren urte berean. Demokrazia eta Entzutegi Nazionala elkarrekin hazitu dira. Epaitegi honetan, bertan azkeneko hiru hamarkadetan lan egin duten gizon eta emakumeek gure Zuzenbidearen Estatu sozial eta demokratikoaren finkatzean lan esanguratsua egin dute, bereziki, terrorismoaren orbanaren aurka borrokatuz.

Gaur egun, Entzutegiak merezi duen auctoritas-a jaso du, garrantzi bereziko eskumen jurisdikzionalak eraginkortasunez bete ditu eta bera osatzen duten orden bakoitzaren bidez eragin sozial garrantzitsu bat lortu du.

Aldi batzutan, auzi penalek sortzen duten arretarengatik, Entzutegi Nazionala Penalaren Auzi gelaz gain beste Auzi gela eta Epaitegiz osatuta dagoela ahazten da, horien artean orden sozialarenak eta Administrazioarekiko auzienak, hauek lurralde honetako bizitza ekonomiko eta sozialean funtsezko funtzioak gauzatzen dituztelarik.

Egiazki, EN-ren Epaitegi eta Auzi gela bakoitza osatzen duten Magistratuei agindu konstituzionalagatik epaitzea eta epaitutako bete araztea dagokie, eta lehendakaritzari dagokio, ezarritako helburuaren esparru legalaren barnean, alde batetik, bere independentzia sustatu eta bermatzea, hori gabe benetako botere judizialik existitzen ez delako eta beste aldetik, dagokion ardurak exigitzea, bi kontzeptu hauek, independentzia eta ardura, derrigorrez batuta daudelako.

Entzutegi Nazionalak dagokion eskumen bereziengatik egitura judizialaren barneko gakoa osatzen du, eta honetan bateragarritasun doktrinal eta soziala ematen da.

Entzutegiari dagokion eskumen esparru garrantzitsu horrek, agian, iritzi publikoarentzat gure lurraldean Justiziak funtzionatzen duen moduaren sinbolo adierazgarrienean bihurtzea dakar.

XXI.ko gure gizarteek pairatzen dituzten askatasunarekiko eta seguritatearekiko mehatxuen izaera konplexu eta askotan globalak mundu globalizatuaren egoera berrietan Zuzenbidearen Estatuaren indarra mantentzeko gogorki espezializatutako eta kualifikatutako organo judizialak exigitzen ditu.