Estatistika Judizialeko Batzorde Nazionalak

Estatistika Judizialeko Batzorde Nazionalak sorburua du BJLOren 461.3 artikuluan, zeinak hau xedatzen duen:

Estatistika Judizialaren Batzorde Nazionalak onetsiko ditu Justizia Administrazioaren estatistika-plan orokor eta bereziak; orobat, Espainiako sistema judizialaren estatistika-datuak lortzeko, informatikoki tratatzeko, transmititzeko eta ustiatzeko irizpide berdin eta nahitaez bete beharrekoak ezarriko ditu guztientzat. Hauek osatuko dute Estatistika Judizialaren Batzorde Nazionala: Justizia Ministerioa, gai horretan eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoen ordezkaritza bat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta Estatuko Fiskaltza Nagusia.

Urriaren 13ko 1184/2006 Errege Dekretuak arautzen ditu Estatistikako Batzorde Nazionalaren egitura, osaera eta eginkizunak.  Batzordeak osoko bilkuraren eta batzorde teknikoaren bidez garatzen ditu eginkizunak; halaber, txandakako presidentetza eta idazkaria ditu, bi urteko iraupenez, Justizia Ministerioaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren artean. Estatistika Judizialeko Batzorde Nazionala 2007ko maiatzaren 17an eratu zen formalki.