Ordainak

Goi-karguen ordainsari-erregimena 2023an

Ezarritako araudia: Ley 31/2022, de 23 de diciembre, de Presupuestos Generales del Estado, para el año 2023

  • Presidentea:

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Presidentetzak 2023ko aurrekontuan honako ordainsari gordin hauek ditu izendatuta:

  • Soldata (14 hileroko): 30.723,00
  • Beste ordainsari batzuk (12 hileroko): 120.463,20
  • Urtekoa guztira: 151.186,20
  • Hirurtekoak (14 hileroko): Jatorriko zenbakiari eta gorputzari dagokion zenbatekoa, hala badagokio.

 

  • Bokala:

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorra osatzen duten bokalek (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia erreformatzeari buruzko 2013ko ekainaren 28ko 4/2013 Legearen 579.2 artikulua) 2023ko aurrekontuan honako ordainsari gordinak dituzte izendatuta:

  • Soldata (14 hileroko): 32.530,40
  • Beste ordainsari batzuk (12 hileroko): 97.860,00
  • Urtekoa guztira: 130.390,40
  • Hirurtekoak (14 hileroko): Jatorriko zenbakiari eta gorputzari dagokion zenbatekoa, hala badagokio.

Antzinatasun-osagarria (12 hileroko): Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurak 1998ko otsailaren 25ean egindako bileran, honako akordio hau egin zuen: "Onartzea antzinatasun-kontzeptuarekin egokitzapen-osagarri bat ordaintzea karrera judizialaren bost hirurtekoei dagokien zenbatekoa baino baxuagoko urteko sortzapen gordinak hirurtekoen kontzeptuan jasota dituzten bokalei. Arestian aipatutako egokitzapen-osagarriaren zenbatekoa gutxienekoa izango da une bakoitzean, aldea osatzeko".Egokitzapen-osagarri hori jasotzeko hileko zenbatekoa, karrera judizialaren bost hirurtekori dagokiona da. 2023ko ekitaldian hileko 507,44 eurokoa da.

Beren eginkizunak esklusibotasunez gauzatzen ez dituzten Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalek osoko bilkuretara eta Batzordeetara bertaratzeko dietak jasoko dituzte, 975 eta 312 eurotan ezarriak, hurrenez hurren; dena den, bokalaren kargua izateagatik ez dute beste ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izango, zerbitzuari dagozkion arrazoien eraginez egokitu dakizkiekeen kalte-ordainak salbu. Ekonomia, Berdintasun eta Diziplina Gaietako Batzordeetara atxikitako karrera judizialeko bokalek Justizia Ministerioaren kargura dituzten eginkizunak gauzatuz hartzen duten karguari dagozkion ohiko ordainsariak jasotzen jarraituko dute, 15/2003 Legeak, maiatzaren 26koak, Karrera Judizial eta Fiskalaren ordainsari araubidea erregulatzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2014)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2015)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2016)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2017)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2018)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2019)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2020)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2021)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2022)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2023)
Batzorde Iraunkorreko bokalak ez direnek jasotako ordainsariak (2024-1H)

  • Idazkari nagusia:

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Idazkari nagusiak 2023ko aurrekontuan honako ordainsari gordinak ditu izendatuta:

  • Soldata (14 hileroko): 31.160,92
  • Beste ordainsari batzuk (12 hileroko): 96.223,68
  • Urtekoa guztira: 127.384,60
  • Hirurtekoak (14 hileroko): Jatorriko zenbakiari eta gorputzari dagokion zenbatekoa, hala badagokio.