Famili-prozesuetako seme-alaben elikagaien pentsioa zehazteko taula adierazgarriak

Famili-epaileen Taldelanak proposatuta, BJKN lanean aritu da taula hauek osatzeko eta epaile, magistratu, abokatu eta herritarren eskura jartzeko. Taula hauek adierazgarri dira eta gai honetako esperientziei egokituta daude, oinarri zientifikoen araberakoak dira eta Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) laguntza teknikoarekin osatu dira.

Kontseiluak Taula hauen aplikazio informatiko bat jarri du online kasu bakoitzeko kalkuluak modu errezean egiteko.

Taulen oinarri estatistikoa familien gastu-egituran aldaketak ematean berrituko da, eta, gutxienez, bost urtetan behin.

BJKNren Batzorde Iraunkorrak 2019ko maiatzaren 16an egin zuen bileran 2013an argitaratutako familia-prozesuetako mantenu-pentsioetako orientazio-taulak eguneratzea onartu zuen (informazio-oharra).

Erantsitako eguneraketaren azalpen-memorian zehaztu da taulak nola prestatu dituzten eta horiek erabiltzeko oinarrizko jarraibide batzuk.