Merkataritza Epaitegiak

Merkataritza Arloko Epaitegiak epaitegi espezializatuak dira, jurisdikzio zibilaren barnekoak, legeak egozten dizkien merkataritza-gaiekin lotutako gatazkak ebazteko ardura dutenak, bai eta konkurtso-gaiekin loturikoak ere.

Merkataritza Arloko Epaitegiak eskumena du konkurtso-gaiekin lotutako gai guztiez arduratzeko, epaitegi hauek arautzen dituen Legean xedatutakoari jarraituz eta BJLOaren 85.6 artikuluak xedatutakoa kaltetu gabe (Lehen Auzialdiko Epaitegien eskumena jurisdikzio zibilean enpresaburuak ez diren pertsona naturalen konkurtsoekin loturiko gaiez arduratzeko, epaitegi hauek arautzen dituen Legeak xedatutakoaren arabera) eta, prozeduraren batasuna bermatzeko asmoarekin, baita konkurtsoko alderdien ondarearentzat bereziki garrantzitsuak diren beste arlo batzuetako gaiez arduratzeko ere.

Probintzia hiriburuan daukate bere egoitza eta honengan jurisdikzioa daukate, nahiz eta autonomi erkidego berdin bateko bi edo probintzi gehiagoetara haien jurisdikzioa zabaltzen duten merkataritzari buruzko epaitegiak ezar daitezke.

Merkataritza epaitegiak uztailak 9ko 8/2003 Lege Konkurtsalaren erreformaren ondotik sortu ziren eta 2004garren urteko irailak 1ean hasi ziren funtzionamenduan.

Marka komunitarioari buruzko 1993garren urteko abenduak 20ko Europar Batasuneko Kontseiluaren 40/94 eta marrazki eta modelo komunitarioei buruzko 2001garren urteko abenduak 12ko Europar Batasuneko Kontseiluaren 6/2002 Arautegietan aurreikusitakoaren babesean sustatzen diren auzi guztiak, lehen instantzian eta era esklusiboan, ezagutzeko eskuduntza daukate gainera Alikanteko merkataritzari buruzko epaitegiek. Konpetentzia honen jardutean aipatutako Epaitegiek lurralde nazional osora zabalduko dute haien jurisdikzioa, eta efektu hauetan bakarrik Marka Komunitarioko Epaitegiak izendatuak izango dira.