Sala Arruntak - Bigarren sala - Funtzioak

Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Salak honako hauek aitortuko ditu (BJLOko 57. art.):

 

1.a Kasazio- eta berrikuspen-errekurtsoak eta legeak xedatutako zigor-arloko beste errekurtso berezi batzuk.

2.a Gobernu Buruaren aurkako, Kongresuko eta Senatuko lehendakarien aurkako, Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lehendakariaren aurkako, Auzitegi Konstituzionaleko lehendakariaren aurkako, Gobernuko kideen aurkako, Diputatu eta Senatarien aurkako, Botere Judizialaren Auzitegi Nagusiko kideen aurkako, Auzitegi Konstituzionaleko eta Auzitegi Goreneko Magistratuen aurkako, Auzitegi Nazionaleko, hango edozein Salatako eta Auzitegi Nagusietako lehendakarien aurkako, Estatuko Fiskal Nagusiaren aurkako, Auzitegi Goreneko Salako Fiskalen aurkako, Kontu Auzitegiko lehendakariaren eta kontseilarien aurkako, Estatu Kontseiluko lehendakariaren eta kontseilarien aurkako, Arartekoaren aurkako eta, hango Autonomia Estatutuak hala eskatzen duenean, Autonomia Erkidego bateko lehendakariaren eta kontseilarien aurkako kausen instrukzioa eta epaiketa.

3.a Auzitegi Nazionaleko edo Auzitegi Nagusi bateko Magistratuen aurkako instrukzioa eta epaiketa.

4. Lege honek egozten dizkion gainerako auziez.

5. Beren eskumenen barne dauden delituekin lotutako konfiskazio autonomoen prozedurak. (Urriaren 5eko 13/2015 Lege Organikoaren 1.1 azken xedapenaren 1. atalari 5. zenbakia gehitu zaio. Indarrean 2015eko abenduaren 6tik aurrera).

Aurreko paragrafoko bigarren eta hirugarren zenbakiek aipatzen dituzten kausetan instrukzioko epaile bat izendatuko da Salako kideen artean aurrez ezarritako txandaren arabera, Sala osatuko ez duena haiek epaitzeko orduan.

Auzitegi Goreneko Zibileko eta Penaleko Salei 56. eta 57. artikuluetan esleitzen zaizkien eskumenez gain, erregina-ezkontidearen edo erreginaren ezkontidearen, Asturiasko printzearen edo printzesaren eta haien ezkontideen, baita ere abdikatu duen erregearen edo erreginaren ezkontideen aurka aurkeztutako akzio zibilak eta penalak tramitatzeaz eta epaitzeaz arduratuko dira sala horiek (55 bis artikulua)