Jarraipen-batzordea

Behatokiak sustatu zuen etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Aginduaren lege erregulatzailea ezartzeko Jarraipen Batzordea, uztailaren 31ko 27/2003 Legeko bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa.. Legea 2003ko abuztuaren 1ean argitaratu zen BOEn eta hurrengo egunean sartu zen indarrean.

2003ko uztailaren 22an eratu zen Batzordea, hau da, Parlamentua legea onartzeko zorian zegoenean. Honako hauek osatu zuten: Behatokiko erakundeek - BJKNko kideek, Justizia Ministerioak, Laneko eta Gizarte Gaietarako Ministerioak eta Justizian eskumena duten Autonomia Erkidegoek-, Barne Ministerioak eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren, Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren, Prokuradoreen Kontseilu Nazionalaren eta Udalerrien eta Probintzien Federazioaren ordezkaritzak.

Jarraipen Batzorde horri zegokion "Lege horretan araututako babes-agindua ezartzeko maila orokorreko protokoloak prestatzea eta baita Epaileek eta Auzitegiek eta Administrazio Publiko eskudunek hartutako babes- eta segurtasun-neurrien eraginkortasuna bermatuko duten koordinazio-tresna egokiak prestatzea ere".

Gorte Nagusiek onartu zuten 27/2003 Legea, uztailaren 31koa.

Batzorde honek onartu zuen uztailaren 31n:

1.- Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua ezartzeko maila orokorreko protokoloa, Botere Judizialaren, Segurtasuneko Indar eta Kidegoen eta segurtasunaren, laguntza juridiko, psikologiko, sanitario eta sozialaren arloan biktimak dituen premiei erantzuna emateko gainerako Administrazio Publikoen arteko koordinazio-irizpideak ezartzen zituena.

2.- Etxeko indarkeriaren biktima guztien eskura dagoen babes-agindua eskatzeko inprimakia/eredua, legezko testuaren arabera egiten den salaketa oro Guardiako Epaitegira - gaur egun baita Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegira ere - bideratu behar duten erakunde guztietan banatu zena.

Protokoloa eta eskaera-eredua Batzordeko kideek banatu zituzten haien mendeko erakunde eta pertsonen artean eta haien web orrietan txertatu ziren. BJKN-k karrera judizialean eta argitaratutako egun berean banatzen ditu.

2003ko abenduaren 18ko bileran honako hau onartu zuen Batzordeak:

a) Agintari judizialen eta Polizia Judizialaren arteko komunikazio-sistemaren ildo nagusiak, etxeko indarkeriaren biktimen erabateko babesaren eraginkortasunerako Agintaritza Judizialaren eta Polizia Judizialaren arteko komunikazio-gaietan prozedura arin eta segurua arautu edo epaitzea xede zuenarenak. Babes Agindua Ezartzeko Jarraipen Batzordeak 2004ko ekainaren 10eko bileran onartutako "Segurtasuneko Indar eta kidegoen jarduketa-protokoloa eta Organo Judizialekin koordinatzekoak" hartu du aurreko dokumentuaren lekua.

b) Ordena jurisdikzional penal eta zibilaren arteko koordinazio-protokoloa etxeko indarkeriaren biktimak babesteko: Bi jurisdikzioak ondo koordinatzeko irizpideak ezartzen ditu, etxeko indarkeriaren biktimak eraginkortasunez babesteko xedez. Bi ordena jurisdikzionalen arteko koordinazioak honako helburu hauek ditu:

  • biktimari erabateko babes-esparrua ematea, ebazpen kontraesankorrak saihestuz,
  • Familiako Epaitegi Zibilei Instrukzioko Epaitegiek etxeko indarkeriaren gaietan egindako jarduketei buruzko ezagutza egokia ematea,
  • Familiako Epaitegi Zibilari Babes Agindu batean erabakitako neurri zibilak berresteari, aldatzeari edo kentzeari buruzko ebazpena legezko epeen barruan hartzen laguntzea.

Biktima berari edo familia berari buruz xedatutako erabaki judizialen unean uneko ezagutzaren garrantzia nabarmentzen da. Horretarako, beharrezkoa da Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Erregistro Zentralak, Auzipetze Kriminaleko Legeko 544. artikuluko 10. idatz-zatian aurreikusitakoak, behar bezala funtzionatzea..

Dokumentu hau Karrera Judizialean hedatu zen.

c) Koordinazio Administratiboari dagokionez, laguntzako eta babes sozialeko neurrien arloan. Lanean jarraitzen da Autonomia Erkidegoek erabakitako Koordinazio Puntuak garatzen, behar diren neurri sozial eta laguntzakoak hartu ahal izateko administrazio eskudunei egindako jakinarazpena eta komunikazioa jasotzeko lekua izan daitezen. Batzordeari Koordinazio Puntuak adierazi dizkieten Autonomia Erkidego batzuek Biktimen Arretarako Bulegoak jarri dituzte halakotzat eta Autonomia Erkidego bakoitzeko Zuzendaritza Nagusia edo Emakumearen Institutua beste batzuek. Koordinazio Puntu horien berri eman zaie Epaitegi eta Auzitegi eskudunei.

d) Etxeko indarkeriaren biktimentzako laguntza juridikoari buruzko eta Autonomia Erkidegoek biktimen eskura dituzten laguntza- eta babes-baliabideei buruzko txostena prestatu du Batzordeak.

Batzordeak honako hau onartu zuen 2004ko ekainaren 10eko bileran:

"Segurtasuneko indar eta kidegoen jarduketa-protokoloa eta organo judizialekin koordinatzekoa, etxeko-indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktimak babesteko". Instituzio horiek genero-indarkeriaren biktimentzako babes eraginkorragoa lortzeko hartutako konpromisoari erantzuten dio protokoloak eta etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren tratamenduan espezializatutako Segurtasuneko Indar eta Kidegoetako funtzionarioek polizia judizialeko unitate guztietan izango duten presentzia indartzen du. Protokoloaren helburu nagusietako bat epaile eta polizien arteko koordinazioa lortzea da, bi kidegoen artean komunikazio bizia eta arina ziurtatuz biktimen babesa bermatzeko. Polizia Judiziala Koordinatzeko Batzorde Nazionaleko Batzorde Teknikoak 2005eko ekainaren 28an onartutako Genero Indarkeriaren aurkako Erabateko Babes Neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoak xedatutako aldaketetara egokitu zen protokoloa