Garapenerako nazioarteko lankidetza

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren nazioarteko jardueraren aspektu hau botere judizialen erreforma prozesuak, modernizazioa, indartze instituzionala eta profesionalizazioa babesten saiatzen da, garapenerako lankidetzaren identifikazio, aurkezpen, programen eta proiektuen gauzatze eta zuzendaritzan laguntza teknikoa eskeiniz.

Aipatutako jarduera nazioarteko lankidetza proiektu eta programen bidez antolatuta dago, finantziazio iturri bikoitz batekin: espainiarra, Nazioarteko Lankidetzako Agentzia Espainiarrak (AECI) finantzatutako proiektuen kasuan; eta nazioartekoa, bereziki Europar Batzordearengatik (Europaid-en bidez), Garapenerako Nazio Batuen Programa, Garapenerako Banketxe Interamerikarra, Munduko Bankua, Munduko Bankuaren Institutua eta beste batzuk.

Aldebiko izaerako programenbarnean, gauzatutakoen artean, ondorengoak aipatu behar dira:

  • Nazioarteko Lankidetzako Agentzia Espainiarren finantziazioarekin, Mexikon, Guatemalan, Hondurasen, El Salvador-en, Nicaraguan, Panaman, Dominikar Errepublikan, Argentinan, Bolivian, Marokon, Bosnia eta Herzegovinan, Bulgarian eta Albanian.
  • Europar finantziazioarekin, bai esleipen zuzenez, Gineako kasua izan daitekeen bezala, edo twinning proiektuen eskaintzaren emaitza moduan, Polonian, Bulgarian, Hungria, Albanian.

Aldeaniztuneko edo eskualdeko esparruko proiektu eta programen barnean, ondorengoak aipatu behar dira:

  • Programa Euromed/Justizia, finantziazio europarrekoa ere, zeinaren onuradunak Argelia, Israel, Jordania, Libano, Maroko, Palestina, Siria, Tunisia eta Turkia diren.

Gaikako ikuspuntu batetik, aipatutako proiektuek BJKN-ren berezko funtzio eta eskumenei dagokien sailen osotasunari, edo bere organo tekniko edo epaile eta magistratu espainiarrek kualifikazio bereziak dituzten sailei erreferentzia egiten diete.

Funtsean, gaikako sail horiek ondorengoak dira:

  • Legedi aholkularitza
  • Karrera judiziala
  • Hasierako formazio judiziala eta jarraia
  • Ikuskaritza judiziala
  • Dokumentazio judiziala
  • Botere Judizialaren kudeaketa eta administrazioa
  • Bulego judiziala
  • Justiziara sartzea
  • Nazioarteko lankidetza juridikoa.