Nazioarteko Harremanen Zerbitzua

Nazioarteko Harremanen Zerbitzuaren jarduera sail ezberdinez arduratu ahal izateko anitzak dira gauzatzen diren lanak:

  1. Planifikazioa: Nazioarteko Harremanen Zerbitzuaren eginkizunaren oinarrizko elementua planifikazio egokia da, diseinu estrategiko eta operatiboa. Honi esker BJKN-ak hiru jarduera sail bakoitzean jokatu nahi duen papera analizatzen da, ildo eta printzipio orokorrak zehazten dira, egintza ildo estrategikoak eta helburuak finkatzen dira eta eginkizunak, helburuak eta egintza ildoak hobe betetzeko Zerbitzua operatiboki nola osatu behar den zehazten da.
  2. Nazioarteko Harremanen Zerbitzuaren Taldea: Ikuspuntu funtzional batetik, Nazioarteko Harremanen Zerbitzua Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren zerbitzura dagoen organo teknikoa da, bere Bulego teknikoaren menpe egonik. Bere funtzioak gauzatzeko orduan, Nazioarteko Harremanen Zerbitzuak Nazioarteko Harremanen Batzordearen loturatik lan egiten du, eta bere bidez, Kontseiluaren Batzarrera.

Bere osaketari dagokionez, Nazioarteko Harremanen Zerbitzua ondorengoez osatuta dagoen giza talde batez osatuta dago:

  • Administrazioko goi mailetatik datozen letratuak (magistratuak, fiskalak, diplomatikoak), zeinak Nazioarteko Harremanen Batzordeari proposamenak egiteaz arduratzen den eta aldi berean, proiektu eta programa anitzen sorrera, gauzatze eta garapenaren arduradun gorenak dira
  • Laguntzarako talde administratiboa: honetan bertan hiru funtzionario mota existitzen dira:
    • Zerbitzuaren jarduerarekin erlazionatutako gaien kudeaketaz arduratzen diren unitateko buruak.
    • Zerbitzuaren ekimenetako ekintza materialetan parte hartzen duten administrari eta laguntzaileak.
    • Ordenantzak.

Urtero bukatu den ekitaldian zehar gauzatutako jardueren memoria egiten da, legaldi derrigorra den eta iritzi publikoari eta Legebiltzarrari aurkezpen objektu den Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren urteko memorian zati bezala barneratua izateko helburuarekin. Memoria hau egiteko sail bakoitzaren arduradunengatik Zerbitzuko artxibo informatikoetan gordetako informazioa laburbildu eta jaso egiten da, lan hau Zerbitzuaren Bulego Nagusitik koordinatuz.