Kontseiluaren akordioaak

Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak hartzen dituen akordioak argitara ematea ezinbesteko baldintza da erakunde gardentasunerako aginduak zorroztasunez betetzeko.

Erakundearen Osoko Bilkurak harturiko akordioak sarean argitaratzearekin Kontseiluaren konpromiso hau betetzen da: hiritarrak eta, oso bereziki, karrera judizialeko kideak Botere Judizialeko gobernu organo gisa, eta bere funtzio konstituzionalaren erabilpen legitimoa eginez, hartzen dituen akordioen partaide bilakatzea.

Azkenik, komunikabideek Kontseilutik eratorritako informazioa eskuratzeko eta harturiko Akordioen inguruko informazioa eskuratzeko duten aukerak erakunde gardentasunerako apustu irmo hau biribiltzen du, aipaturiko erakunde gardentasun hori Estatu demokratikoko erakundeei dagokien buruturiko jardueren inguruko beharrezko kontu ematearen funtsezko piezatzat hartuz.