Prozedura judizialen batez besteko iraupenaren zenbatespena

Prozedura judizialen batez besteko iraupenaren zenbatespenari buruzko alderaketa datuak bistaratzen dira alderdi hauetarako: organo judiziala, jurisdikzio ordena, urtea, prozedura mota edo arloa eta eremu geografikoa. Urte baten, prozedura mota baten edo autonomia erkidego baten gainean sakatzean irizpide berri bat ezartzen da eta orrialde osoko edukia hautatu den irizpidearen arabera egokitzen da. Testuinguruarekin lotutako informazioa ere eskaintzen da langileen mugikortasunari buruz eta prozesu judizialen iraupenean eragina izan dezaketen neurri indargarriei buruz.

Urte bakoitzean amaitutako auzigaien batez besteko iraupenaren zenbatespenak erabili dira, amaitzeko modua kontuan hartu gabe. Zenbatespen hauek eredu matematiko bati esker lortu dira, aldi bakoitzaren hasieran onartuta, ebatzita eta izapide bidean zeuden auzigaien zifrak oinarri hartuta. Datuak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Judizialak emandakoak dira. Iraupena hilabetetan adierazi da.

Prozedura judizialen iraupenak zenbait inguruabarren ondorioz alda daitezke. Inguruabar horien artean dago organo judizialetako langileen mugikortasuna. Langileen mugikortasuna handiagoa bada, seguruenik, herritarrei erantzun okerragoa emango zaie. Aldiz, neurri indargarrien aplikazioak erantzunaren hobekuntza dakar. Orientazio moduan Estatistika Judizialak emandako adierazleak eskaintzen dira elementu hauen inguruan.

Accede por Comunidad Autónoma