Egitura

Justiziako Auzitegi Gorena Epaimahai hauek osatuko dute: arlo zibilekoak eta penalekoak, administrazioarekiko auzienak eta gizarte arlokoak.

 Presidente batek, Arlo zibileko eta penaleko Epaimahaikoa ere izango denak, eta, karguan dagoen bitartean, Auzitegi Goreneko Magistratua izango denak; Epaimahaiko presidenteek eta legeak Epaimahai bakoitzerako zehazten dituen Magistratuek, eta hala badagokio, haien barruan sor daitezkeen Atalek osatuko dute.

Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak Auzitegi Goreneko Magistratu kargua ere betetzen du eta Euskal Autonomi Erkidegoan Botere Judizialaren ordezkari gorena da. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatzen du bost urteko epe baterako. Bere agintaldian zehar, Goi Auzitegiaren Zibileko eta Zigor-arloko Salaren lehendakari bezala gobernu-funtzioak eta karguaren adierazgarri diren eginkizunak, funtzio jurisdikzionalekin bateragarri egiten ditu.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen presidentea da eta baita Gernikako Estatutuaren 34. artikuluan autonomia-erkidegoko eta lurralde historikoetako instituzioen artean agertzen diren eskumen-gatazkak ebazteko ezarritako Arbitraje Batzordearen presidentea ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea Ignacio José Subijana Zunzunegui magistratua da.