Egoitzak

EtiquetasEtiketak:  BJKN, eskola judiziala, DOJZEN

BJKNk gaur egun egoitza bezala erabiltzen dituen lau eraikuntza publiko ditu. Hauetako bi Madrilen aurkitzen dira, bat Bartzelonan eta bestea Donostian (San Sebastián).

  • Egoitza Nagusia

Marqués de la Ensenada kalean aurkitzen da, 8. zenbakian (28004-Madril). Juan Carlos I erregeak inauguratu zuen 1990eko irailak 13an.

Suak hartu zuen garai bateko antzoki baten hondarren gainean XX. mendeko bigarren hamarkadan eraikitako eraikuntza bat da. Lan-arloko Ministerioaren egoitza izan zen eta ondoren “Liceo Francés”-aren egoitza. BJKNaren egoitza izateko egin zen birgaikuntzak fatxadako jatorrizko diseinua mantendu eta errespetatu zuen, hala nola jatorrizko formak eta altuera. Eraikina Estatuko Ondareari dagokio.

Aldi baterako, BJKNk aurretik bi egoitza hartu zituen. Lehenengo bat, Auzitegi Nazionala barne hartzen duen eraikuntza (Madrilgo García Gutiérrez kalea, 1 zenbakian), non Kontseilua 1981ko irailera arte egon zen. Bigarren bat, Madrilgo la Habana Pasealekuan, 140-142 zenbakietan, non BJKN gaur egun duen bere behin betiko lekualdaketara arte egon zen.

  • Hiritarren Arreta eta Etengabeko Prestakuntza

Madrilgo Trafalgar kalean, 27-29 kokatzen den bigarren egoitza honek, Eskola Judizialaren Etengabeko Prestakuntza Zerbitzua barne hartzen du, Ikuskapen Zerbitzua eta Hiritarren Arreta-Bulegoa.

  • Eskola Judiziala

Collserola mendian aurkitzen den "La Esperança" izeneko lursail batean kokatzen da, gaur Bartzelonakoa den San Gervasi de Casoles aintzinako udalerrian.

Berezia den instalazio honek argi eta garbi bereizgarriak diren hiru zati ditu. Lehenengo bat, iadanik existitzen zen bolumen baten gainean eraikia, birgaitze arretatsu bat jarraituz Eskola Judizialaren zuzendaritza eta administrazio bulegoei eta liburutegira zuzendua. Bigarrenak, planta berrikoa hau, gelak eta entzunaretoa hartzen ditu. Hirugarrena, planta berrikoa baita, zerbitzu orokorrei zuzendua dago eta aurreko bi zati edo parteak komunikatzen ditu.

Lursaila Kataluniako Generalitatearen jabetza da baina honek, hogeita hamar urteko epeaz, Estatuko Administrazio Orokorrari bere erabilera eman zion BJKNko Eskola Judiziala kokatzeko.

  • Dokumentazio Judizialaren Zentroa (Dojzen)

Donostiko Probintzia Auzitegiko Jauregian kokatzen da, San Martín kalean. Eraikuntza klasiko bat da, 1916an inauguratua, angeluzuzen itxurako planta duena eta harlanduzko harriarekin eraikia. José Gurruchaga y Martiarena arkitekto donostiarraren obra da, zeinek irekitako tarte zabalen nagusitasuna aukeratu zuen, beirate handiak eta linea zuzenak. Euskal Autonomia Erkidegoak bere erabilera BJKNri eman dio dohainik, berrogeita hamar urtez Dojzen-ren egoitza barne hartzeko.