Batzorde Iraunkorra

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Osoko bilkurak urtero aukeratuko ditu Batzorde Iraunkorreko kideak.Batzorde Iraunkorra osatuko dute Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Lehendakariak, eta hau izango da buru, eta beste zazpi Batzordekidek: txanda judizialak izendatutako lau, eta onartutako gaitasuna duten juristen txandak izendatutako beste hiru. Disziplinazko Batzordeko kideak izan ezik, Batzorde Iraunkorra osatzen duten Batzordekideen artean urteroko txandaketa ahaleginduko da.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak zehaztuko du, Antolaketa eta Funtzionamendu Araudian, zein kasu eta zein modutan ordezkatuko den Batzordekide bat beste kide batzuengatik Batzorde Iraunkorreko saioetan, behin-behinean edo justifikatuta ezin denean titularra egon; honen helburua Batzordearen osaketa eta funtzionamendu egokia bermatutzea da.

Lege Organiko honen arabera, Lehendakaritzari, Osoko bilkurari, Disziplinazko Batzordeari, Berdintasun Batzordeari edo Arazo Ekonomikoen Batzordeari zehazki ez dagozkion Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko esleipenak lantzeko ardura du Batzorde Iraunkorrak.

Aurreko atalean esandakoari kalte egin gabe, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Antolaketa eta Funtzionamendu Araudiak Zerbitzuetako Nagusiei eskumemak jarri ahalko dizkie, Osoko bilkurari lotuta egon gabe, eskumeneko boterearen erabilera egiten ez denean. Kasu horretan, gora jotzeko helegitea egongo da Batzorde Iraunkorraren aurrean Zerbitzuetako nagusien erabakien aurka.

Edozein kasutan, Batzorde Iraunkorrak Osoko bilkurako saioak prestatuko ditu eta bertako hitzarmenak aurrera eramatea bermatuko du. (BJLOko 601 eta 602 artikuluan).

Osaera:

  • Vicente Guilarte jauna
  • Carmen Llombart Pérez andrea
  • José Antonio Ballestero Pascual jauna
  • Pilar Sepúlveda García de la Torre andrea
  • Mar Cabrejas Guijarro andrea
  • Roser Bach Fabregó andrea
  • María Ángeles Carmona Vergara andrea