Nola funtzionatzen du Errioxako JANk

JANak jurisdikzio guztiak barne hartzen ditu: Zibila, Zigor-arlokoa, Lan-arlokoa eta Administrazioarekiko Auziena. Bere Saletan instantzia bakar bezala edo bigarren instantzia bezala, hau da, errekurtsoen ebazpen bezala sartzen diren gai guzti horiei buruz, erabaki bat hartzen du. Lau jurisdikzioak hiru salatan antolatzen dira. Sala bakoitzak Lehendakari bat du buru. Hiru hauek, Probintzia Auzitegiko Lehendakariarekin batera eta Gobernuko Idazkariarekin batera (Justizia Ministerioak izendatua) berezko kide bezala, beraien gobernu-organoaren parte osatzen dute, Gobernu Sala deitzen dena. Hiru Justizia Sala hauetako ebazpenetatik, bakar batzuk, Auzitegi Gorenaren aurrean errekurtsoa aurkeztu ahal dezakete.

Osaera
Hiru Justizia-Sala…

  • Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Administrazioarekiko Auzien Sala
  • Lan-arloko Sala

… eta gobernu organo bat

  • Gobernu Sala

Zibileko eta Zigor-arloko Sala

Errioxako JANko Lehendakaria Zibileko eta Zigor-arloko Salako buru da. Beste bi Magistratuekin eratzen du Sala, hauetako bat, Errioxako Parlamentuak proposatzen du eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatzen du. Sala honek garrantzia handi bat dauka zeren eta autonomia-forupeko pertsonak ikertu eta epaitzeko eskumena du. Epaile, Magistratu eta Fiskaltzaren kide direnen aurkako gaiak ere ikusten ditu, hauek beraien funtzioen jardutean burututako delitu edo faltengatik. Gainera, Epaimahaiak bideratutako prozesuetan emandako ebazpenen aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoen gainean erabakitzen du. Sala honek ia ez du arazorik eta arrazoi hau dela eta Sala hau osatzen duten Magistratuetatik bik, beste bi Salatara atxikiturik daude, Administrazioarekiko auzien Sala bata eta Lan-arloko Sala bestea.

Administrazioarekiko Auzien Sala

Sala hau, herritar eta pertsona juridikoek administrazio autonomiko eta tokiko administrazioekin dituzten gatazkei irtenbidea aurkitzeko ardura duen Sala da. Aipatutako administrazioen egintzak Zuzenbidearekin bat datozen edo ez erabakitzen du. Logroñoko Administrazioarekiko auzien Epaitegiek ematen dituzten ebazpenen aurkako zenbait errekurtso ere konpontzen ditu, hala nola, Epaitegi hauen artean eman daitezkeen eskumenaren gaineko gaiak izan daitezkeen bezala.

Lan-arloko Sala

Langileen eta enpresen arteko gatazkei irtenbidea aurkitzeaz arduratzen den Sala da. Logroñoko Lan-arloko Epaitegiek ematen dituzten ebazpenen aurkako erregutze-errekurtsoak ezagutzen ditu. Era berean, Epaitegien artean sortzen diren eskumenei buruzko gaiei gainean erabakitzen du. Sala honek ez ditu Instantzia Bakarrean dauden gaiak konpontzen Errioxa uniprobintziala izateagatik.

Gobernu-Sala

Errioxako JANko Lehendakaria Gobernu-Salako buru da eta berdinketa kasuan lehentasun-botoa du. Berezko kideetatik aparte, bost urtetik behin autonomia erkidegoko Epaile eta Magistratuek demokratikoki aukeratzen dituzten lau magistratuk osatzen dute.

Gobernu-Salaren eskumenak epaitegi eta auzitegien antolaketaren gainean erabakitzen dituzten eskumenak dira. Diziplina ahalmena dauka eta gobernagarritasun gaiei buruzko txostenak egiten ditu. Ikuskapenak proposatzeko ere eskumena du.


Kokapena
Víctor Pradera kalea, 2. Logroño