Epaileen Prestakuntza

Kontseiluak Espainian jarduera duten Epaile eta Magistratuen aukeraketa eta prestakuntza ahalmena du, hala nola, hauen funtzio jurisdikzionalak eragiten dituzten berrikuntza juridikoei egokitzapen osoarena.

Epaileen hautaketa egokiaren eta prestakuntza teknikoaren erantzukizuna Eskola judizialak du. Osoko Bilkuraren menpe jarduten da eta bere egoitza Bartzelonan du.

Kontseiluaren Eskola Judiziala ondorengo honetaz arduratzen da:

  • Epaile eta Magistratuen hautaketa-prozeduretaz.
  • Geroko epaileen hasierako prestakuntzaz. Bi urte irauten du behin oposaketa gainditu ostean. Lehen urtea akademikoa da eta irakasleek Eskola Judizialean ematen dute. Bigarren urtean, epaitegi batean praktikak egiten dira, Magistratu-tutoreen ikuskapen zuzen eta pertsonalaren esku.
  • Epaile eta magistratuen jarraiko prestakuntzaren zuzendaritzaz. Karrera Judizialaren parte direnen hobekuntza profesional egokia bermatzera zuzenduak dauden programa eta ekintzak garatzen ditu. Karrera Judizialeko kide bakoitzak prestakuntza jarraiko plan espezializatu bat izango du.