Nola funtzionatzen du Murtziako Eskualdeko JANk

Murtziako Eskualdea Justizia Auzitegi Nagusia autonomia erkidegoan Botere Judizialaren adierazpenik handiena da. 1989ko maiatzak 23an, egitura judiziala osatzen duen organo bezala eratu zen. Justizia Auzitegi Nagusiak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 26. artikuluak aurre ikusten duen plantatik sortzen da.

Osatzen duten Salak ondorengo hauek dira:

  • Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Administrazioarekiko Auzien Sala
  • Lan-arloko Sala

Gainera, MEJANa funtzio jurisdikzionalik ez duten beste bi Salek ere osatzen dute eta ondorengo hauek dira:

  • Gobernu Sala
  • Sala Berezia

Zibileko eta Zigor-arloko Sala

Penalaren eta Zibilaren Auzi gelaren burua MJAN-ren lehendaria da. Baita, Auzi gele hau bi magistratuk osatzen dute, horietako bat Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarengatik izendatua daMurtziako Eskualdea. Bere izendapenaren ostean, aukeratutako hautagaia, bere ondorio guztiekin, Karrera Judizialaren kide moduan kontsideratua izango da. Gaur egun Auzi gelak hona esleitutako hirugarren.Murtziako Eskualdeko Batzarra magistratu bat antzematen du.

Arlo Zibileko Sala bezala ondorengo hauek ezagutzen ditu:

  • Autonomia Erkidegoan egoitza duten ordena zibileko organo jurisdikzionalen ebazpenen aurkako kasazio-errekurtsoa eta berrikusteko errekurtso berezia, beti ere, errekurtsoa autonomiaren berezkoak diren zuzenbide zibil, foru-zuzenbide edo zuzenbide bereziaren arau-hausteetan oinarritzen den bitartean eta dagokion Autonomia Estatutuak emate hori aurrez ikusia duenean
  • erantzukizun zibila duten eskeak, bakoitzak bere karguaren jardutean burututako egitateengatik eta Autonomia Erkidegoaren Gobernuko Kontseiluaren Lehendakari eta kideen aurka eta Batzar Legegileko kideen aurka zuzendutakoak, emate hori, Autonomia Estatutuen arabera, Auzitegi Gorenari ez dagokionean
  • erantzukizun zibileko eskeak, bakoitzak bere karguaren jardutean burututako egitateengatik, Probintzia Auzitegi baten edo dituen edozein sekzioko magistratu guztien aurka edo hauetako gehienen aurka burututakoak
  • Murtziako Eskualdean egoitza duten baina beste nagusi arruntik ez duten ordena zibileko organo jurisdikzionalen arteko eskumen gaiak

Zigor-arloko Sala bezala, ondorengo hauek ezagutzen ditu:

  • Autonomia Estatutuek Justizia Auzitegi Nagusien ezagutzari gordetzen dizkioten  zigor-arloko kausak; Autonomia Erkidegoan duten karguaren jardutean burututako delitu edo faltengatik Epaile, Magistratu eta Fiskaltzako kideen aurkako zigor-arloko kausen instrukzio eta epaiak, beti ere emate hori Auzitegi Gorenari ez dagokionean
  • Probintzia Auzitegiek lehen auzialdian emandako ebazpenen kontrako apelazio-errekurtsoak, hala nola, legeek aurrez ikusten dituzten guzti haiena
  • Murtziako Eskualdean egoitza duten baina beste nagusi arruntik ez duten ordena zibileko organo jurisdikzionalen arteko eskumen gaiak

Administrazioarekiko Auzien Sala

7 magistratuk osatzen dute, Abel Ángel Sáez Domenech magistratua buru izanik eta bi sekziotan banatzen da.

Ondorengo hauek ezagutzen ditu:

  • Tokiko Erakundeen eta Autonomia Erkidegoen Administrazioetako ekintzekin erlazioan, ondorioztatzen diren helegiteak, hauen ezagutza, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei eman ez zaien bitartean
  • Administrazioarekiko Auzien Epaitegiek emandako epai eta autoen aurka eragindako apelazioak eta dagokien kexa-errekurtsoak
  • Administrazioarekiko Auzien epaitegien epai irmoen aurkako berrikuspen-errekurtsoak
  • Autonomia Erkidegoan egoitza duten Administrazioarekiko Auzien Epaitegien arteko eskumen gaiak
  • Doktrinaren bat-egiterako edo Legearen interesean kasazio-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Lege erregulatzailean aurrez ikusitako kasuetan

Lan-arloko Sala

5 magistratuk osatzen dute eta hauen buru Rubén Antonio Jiménez Fernández da.

Ondorengo honi buruz du ezaguera:

  • Legeak, langile eta enpresarien interesak eragiten dituzten eztabaideei buruz ezartzen dituen prozesuetaz, lan-arloko epaitegi baten baino maila altuagoa duen esparru batean eta Autonomia Erkidegoena baino maila altuagokoa ez denean
  • Autonomia Erkidegoko Lan-arloko Epaitegiek emandako ebazpenen aurka, legeak ezartzen dituen errekurtsoetaz
  • Lan-arloko gaietan, Autonomia Erkidegoaren Merkataritzako Epaitegien ebazpenen aurka eta gai berdinari buruzkoak diren gertakari konkurtsalak erabakitzen dituztenak, legeak aurrez ikusten dituen erregutze-errekurtsoei buruz eta abar
  • Autonomia Erkidegoetako lan-arloko epaitegien artean sorrarazten diren eskumenei buruzko gaietaz

Sala de Gobierno

Murtziako Eskualdeko epaitegi eta auzitegien barne-gobernuko organorik handiena da
Organo honen buru den Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakiak, MEJANeko Salen Lehendakariek, Probintzia Auzitegiko Lehendakariak eta Autonomia Erkidegoan beraien zerbitzuak ematen dituzten karrera judizialeko kideek aukeratutako Magistratu eta Epaile kopuru berdin batek osatzen dute. Sala honetako parte da baita MEJANeko Gogernuko Idazkaria ere.

Sala Berezia

Lehendakariaren aurka eta Salako nahiz eta Probintzia Auzitegietako Lehendakarien aurka egiten diren ezespenak ezagutuko ditu. Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakariak, Saletaako Lehendakariek eta hauetako bakoitzetik irtetzen den Magistraturik modernoenak osatzen dute.