Zer da Andaluziako, Ceuta eta Melilla JAN

Andaluzia, Ceuta eta Melillako Justizia Auzitegi Nagusiakbere egoitza Granadan du eta Estatuko Botere Judizial bakarraren egitura orokorraren parte den instantzia judizial bat osatzen du, bere lurralde eskumenera egokitua dagoena. Hemendik, Autonomia Erkidegoko lurraldean organo judizial gorena izatearen arrazoia, ordena guztietan Auzitegi Gorenari, organo bezala, dagokion jurisdikzioa ahaztu gabe, berme konstituzionalak eskatzen dituzten gai haien salbuespenarekin, azken hau, Konstituzio Auzitegiari dagokion eskumena delako.

Andaluziako Justizia Administrazioa Autonomia Estatutuko V Tituluan arautua dago, modu honetan Konstituzioak barne hartzen duen manu konstituzionala betez KEren 152.1 art.. Bere edukiak ondorengo hau adierazten du: 151. artikuluaren bitartez autonomiara heltzen diren Autonomia Erkidegoek, Batzarrarekin, Gobernu Kontseiluarekin eta bere Lehendakariarekin batera,Justizia Auzitegi Nagusi bat izango dutela, bertan,  Auzitegi Gorenari dagokion jurisdikzioa alde batera utzi gabe, Autonomia Erkidego esparruan, antolaketa judiziala gorenera iristen delarik.

Justizia Auzitegi Nagusia, Estatutuan aurrez ikusten den azken instituzio konstituzional eratua da. Uztailak 1eko 6/1985 Botere Judizialaren Lege Organikoa eta abenduak 28ko 38/1988 Demarkazio eta Planta Judizialeko Legea aldarrikatua izan ondoren sortua izan zen.

Granadako “Chancillería” Errealean kokatzen da.