Araututako eta hautazko izendapenak

Izendapenen arloko eskumenak:

Kontseiluak ondoren aipatuko diren hautazko karguen izendapena egiteko ahalmena du:

  • Auzitegi Goreneko eta BJKNko lehendakariaren izendapena proposatu. Hautagaia Osoko Bilkuraren bidez aukeratzen da, bere saio konstituziogilean zehar eta Osoko bilkurak guztira dituen hogeita bat kideen artean gehiengo kualifikatuaren hiru bostenaz. Lehendakaria Erregeak izendatzen du, Gobernuko lehendakariak berresten duen errege dekretu baten bidez.
  • Justizia ministerioak, errege dekretu baten bitartez, berresten duen Auzitegi Goreneko magistratuak eta Epaitegi eta Saletako lehendakariak izendatu.
  • Auzitegi Gorenaren presidenteordea, Idazkari orokorra eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko idazkariorde nagusia izendatzea. Diziplina Egintzaren Sustatzailea eta Auzitegietako ikuskapen-burua izendatzea. Era berean, Eskola Judizialaren zuzendaria eta irakasleak nahiz Dokumentazio Judizialaren Zentroko zuzendaria eta gainerako langileak izendatzea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Kabinete Teknikoko zuzendaria eta administrazio-zerbitzuetako langileak izendatzea.

Hautagaiek kargu judizial bakoitzari eskatzen zaizkion baldintzak bete beharko dituzte, beharrezko meritu-irizpideak bildu eta ahalmen profesionala eta Kontseiluan ezarritako hautaketa-prozedura gainditu. Gardentasun, meritu eta ahalmen printzipioen aplikazioa ziurtatzeko 1/2010 Erregelamendua onartu da, publikoak diren elkarrizketa erregimen bat barne sartzen duena.

Autogobernu organo bezala, Kontseiluak, izendapenen eta araututako maila igoeren gaian gainera, ondorengo ahalmena du:

  • Ordena bitartez eta hautaketa prozesu baten ondoren eta Eskola Judizialean prestakuntza baten ondoren, epaileak izendatu.
  • Justizia ministerioak errege dekretu baten bitartez berretsitako magistratuak izendatu.

Iadanik judizioz kanpoko esparruan, Kontseiluak, Konstituzio Auzitegiko bi Magistratuen izendapenerako, hiru bosteneko gehiengoaz, proposamen-eskumena du.