Informazio orokorra

EtiquetasEtiketak:  estatistikak

Estatistika-atari honen helburua da Justizia Administrazioaren alderdi guztiei buruz dagoen estatistika-informazioa eskaintzea. Informazio hori urria izan da urte askoa, eta sakabanatuta egon da, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bildutako hiruhilekoko buletinetan zegoen gehienbat, baita Estatistikako Institutu Nazionalak organoekin edo erregistro judizialekin lotuta egindako estatistika batzuetan ere. Gabeziak oraindik asko badira ere, azken urteotan egoerak nabarmen egin du hobera Estatistika Judizialaren Batzorde Nazionalak egindako Estatistika Judizialeko Plan Nazionalak garatu diren neurrian.

Atarian informazioa gai-multzotan antolatuta eskuratu daiteke. Horrez gain, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako azterlan eta txosten estatistikoak berehala eskuratzeko aukera ere badago, baita barruti judizialen Informazio Sozioekonomikoaren Sisteman sartzeko ere; bertan dago bilduta Justizia Administrazioak erabiltzen duen lurraldearen banaketa bakoitzeko informazio demografiko eta ekonomikoa. Horrez gain, PC AXIS programako estatistika judizialaren datu-basea ere ikus daiteke; azken horren bidez Espainiako organo judizial bakoitzaren informazio nahiko zehatza lor daiteke, 1995etik argitaratutako azkenera arte (urtea bukatu eta lau hilabetetara). Informazio hori indarrean den Estatuko Estatistika Judizialeko Planaren egituraren arabera antolatuta dago, gainera, haren betetze-mailaren jarraipena egin ahal izan dadin.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren urteko eta hiru hilean behingo txostenak aurretik finkatutako egutegiari jarraikiz argitaratzen dira; atarian nabarmenduta ageri da egutegi hori. Erabiltzaileek postontzi bat ere badute, Kontseiluaren Estatistika Atalarekin komunikatzeko kanal modura erabil dezaketena, argibideak eskatzeko, iradokizunak egiteko edota informazioa eskatzeko.

Atarian estatistika judizial historikoari buruzko atal bat ere badago; Estatistikako Institutu Nazionalaren urtekarietan edo haren aurreko Erresumako Estatistika Batzordearenetan zeuden datuak biltzen ditu (1858koak dira zaharrenak).