Datuak babestea

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, datu pertsonalak tratatzeko, honako hauek beteko ditu: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

Ildo horretatik, biltzen diren datu pertsonalak BJKNren titulartasuneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

BJKNren tratamendu-jarduerok honako atal honetan kontsulta daitezke: Tratamendu-jardueren erregistroa.

Gainera, jarduera-erregistro horren bidez, horietako bakoitzari dagokion datu-tratamenduaren xedea kontsulta daiteke.

BJKNk egiten duen datu-tratamenduaren legitimazioak, tratamendu bakoitzaren mota eta xedea zein diren, interesduna parte den kontratu bat gauzatzea du oinarri, edo, bestela, horrek eskatuta, honako hauek aplikatzea: kontratu aurreko neurriak, lege-betekizunak betetzea, interes publikorako edo botere publikoak gauzatzeko egindako misioak betetzea.

Datu-kategoria bereziak tratatzean, legitimazio-suposizio hauek aplikatuko dira: funtsezko interes publikoa, betebeharrak betetzea eta arduradunak edo interesdunak lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurtasun eta babesaren arloan eskubide espezifikoak gauzatzea, erreklamazioak egitea edo defendatzea, edo epaitegiek beren funtzio judiziala gauzatzen jarduten dutenean.

Tratamendu-jarduera bakoitzari dagokionez egingo den datu-tratamendurako legitimazio-oinarrien aplikazioa aurretik aipatutako atal honetan kontsulta daiteke: Tratamendu-jardueren erregistroa.

Tratamenduaren xede diren datu pertsonalak horiek biltzeko xedea betetzeko eta xede horren ondoriozko erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira, artxiboen eta dokumentazioen araudian zehaztutako aldiez gain.

Datu pertsonalak laga ahalko dira, horretarako lege-betebehar bat dagoenean baino ez; esaterako, epaitegi eta auzitegiei, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, Mutualitate Judizialari, Justizia Ministerioari edo Gizarte Segurantzari komunikazioak egitea. Nolanahi ere, egon daiteke komunikaziorik, Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorraren 6. eta 9. artikuluen datu-pertsonalen tratamenduaren legitimazioa arautzen duten gainerako suposizioren batean oinarritutakorik.

Nolanahi ere, Tratamendu-jardueren erregistroaatalean, jardueraren arabera banakatuta daude datu-pertsonalen komunikazioak.

Bestalde, interesdunek datuetara sartzeko, datuak zuzendu, ezabatu eta mugatzeko, datuei aurka egiteko eta datuak eramateko eskubideak balia ditzakete, Kontseiluak beren datuei lotuta egiten duen tratamenduari dagokionez.

Horretarako, idatzi bat bidali behar diote Kontseiluri (C/ Marqués de la Ensenada nº8, 28004 Madrid) edo hurrengo formulario elektronikoa erabili.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu «Datuen babesa» atala https://www.poderjudicial.es/cgpj/eu/Gaiak/Datuak-Babesteko/Informazio-orokorra-/ webgunean. Honako hauei buruzko informazioa aurkituko duzu:

Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Datuen Babeseko Espainiako Agentziaren webgunea edo bere egoitza elektronikoa, batik batKontsultak/Ohiko galderak atala.

Egoitza elektronikoaren pribatutasun-politika

BJKNk, poderjudicial.es atariaren titularrak, gure webguneko bisitariei buruzko informazioa lortzen eta gordetzen du; honako hau baino ez:

1. Hornitzailearen domeinu-izena (PSI) eta/edo sarerako sarbidea emango duen IP helbidea. Esate baterako, XXX hornitzailearen erabiltzaile bat xxx.es domeinuarekin eta/edo IP helbidearekin bakarrik egongo da identifikatuta. Horrela, gure webgunea maizen bisitatzen duten herrialdeei eta zerbitzariei buruzko estatistikak egin ditzakegu.

2. Webgunera zer datatan eta ordutan sartu den. Horri esker, mugimendu handieneko orduak zein diren ikus dezakegu, eta puntako orduetan pilatze-arazoak saihesteko behar diren doikuntzak egin.

3. Gure webgunearekin lotzen duen estekaren sorburu den Interneteko helbidea. Datu horri esker, gure zerbitzarira jotzen duten banner eta esteken eraginkortasuna ezagut dezakegu, eta emaitzarik onenak ematen dituztenak sustatu.

4. Atal bakoitzak zenbat bisitari dituen egunean. Horrela, arrakasta handieneko atalak zein diren jakin dezakegu, eta edukia areagotu eta hobetu, erabiltzaileek emaitza pozgarriagoa lor dezaten.

Lortutako informazioa erabat anonimoa da, eta inola ere ezin da erabiltzaile jakin eta identifikatu batekin erlazionatu.

Gainera, webgune honek berezko cookieak erabiltzen ditu eta, aurreko kasuan bezalaxe, ez digute datu pertsonalik ematen eta ez dituzte pertsonak identifikatzen. Saioko cookieak eta cookie iraunkorrak erabiltzen ditugu.

  • Saioko cookieek datuak aldi baterako biltzen eta gordetzen dituzte, erabiltzailea webgunea erabiltzen ari den bitartean. Webguneak darabiltzan zenbait zerbitzuk behar bezala funtzionatzeko funtsezkoak dira.
  • Cookie iraunkorren bidez, datuak erabiltzailearen gailuan gordetzen dira denbora jakin baterako. Gure kasuan, bisitarien hizkuntza-lehenespena gordetzeko erabiltzen dira.

www.poderjudicial.es webguneak eskainitako zerbitzu jakin batzuek, adierazitako pribatutasun-politikaz bestelako baldintza bereziak dituztenek, argi eta garbi adieraziko dute datu pertsonalak nola erabiliko diren.