Auzitegi Gorenaren liburutegia

Liburutegi eta Dokumentazio Sailak, Presidenteordetzaren mende dagoenak, Auzitegi Goreneko langile guztiei (epaileak, fiskalak, kabineteko epaileak, abokatuak, idazkariak eta gainerako langileak) beren eginkizunetarako informazio bibliografiko eta dokumental guztia eskuratzeko modua eskaintzea du helburu, beren jakintza aberasteko, eta, bide batez, sareko liburutegi judizial guztietako eskariei erantzutea ere bai.

 

Kokapena

Plaza de la Villa de Paris s/n, 2ª planta
28004 MADRID

Telefonoak: 913971245 - 913973230 - 913971004
Faxa: 913358315
Helbide elektronikoa: tribunalsupremo.biblioteca@justicia.es

Ordutegia

Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era

Harremanetarako
  • Liburutegi eta Dokumentazio Saileko burua
    María Teresa Moyna López
    Telefonoa: 913971004
    Helbide elektronikoa: mteresa.moyna@justicia.es

  • Informazio Bibliografikoa eta Dokumentazioa
    Nuria Corcelles Pereira
    Telefonoa: 913973230
    Helbide elektronikoa: nuria.corcelles@justicia.es

 

Liburutegiaren historia

Auzitegi Goreneko liburutegia 1939an sortu zen, Gobernuko idazkari Javier Tornos Laffiteren ekimenez. Ideia hura gustura hartu zuen garai hartako presidente Felipe Clemente de Diego jaunak, eta 1943an behin-behineko lokal batean inauguratu zuen, 2. aretoaren gainean. Eta bertan izan zen liburutegia harik eta José Castán Tobeñas presidenteak solairu nagusian ipini zuen arte, 12.000 aleko funtsarekin.

Justizia Jauregia 1997an berritu zutenean, liburutegi historikoari toki berean eutsi zioten, baina beste liburutegi bat ere sortu zuten funts bibliografiko modernoa jasotzeko, hain justu, Abokatuen Elkargoaren liburutegiaren toki berean, solairu nagusian, ekitaldien aretoaren alboan.

Gaur egun liburutegiak 35.600 monografia eta 333 aldizkari ditu (azken horietatik 150 argitaratzekotan dira).

CENDOJek sortutako Liburutegi Judizialetako Sareko kide da, eta liburutegiak kudeatzeko eta administratzeko Absysnet sistema integratuaren arabera Katalogo Kolektiboa sortzen laguntzen du.

 

Liburutegiko erabiltzaileak

  • Epaileak eta fiskalak
  • Kabinete Teknikoko epaileak, abokatuak eta idazkariak.
  • Unitate organikoak eta Auzitegi Goreneko gainerako langileak.
  • Sarean bildutako liburutegi judizial guztiak, erabiltzaileentzat eskatzen badute.
  • Estatuko Administrazioko liburutegi guztiak, sistema hartara jasota baitago.
  • Aldez aurretik akreditatutako ikertzaileak

 

Funts historikoa

Funts historikoak 1901era bitartean argitaratutako monografia eta aldizkari guztiak biltzen ditu, eta liburutegiaren historia anitza jasotzen du.  Alerik zaharrenak honakoak dira: Salesiarren alboko komentua desamortizatu zutenekoa, Olivart markesaren liburutegiari dagokiona eta beste dohaintza partikular batzuena. Horien artean, nabarmentzekoa da Errege-erregina Katolikoen kodizea pergaminoan, Ángel Castellanos y López jaunak dohaintzan emana 1917an.

Guztira 1148 titulu ditu, eta guztiak ere Estatuko Ondare Bibliografikoko Katalogo Kolektiboan daude jasota 2000tik.

 

Funts modernoa

Funts modernoan 1943tik gaur egunera bitarteko monografia eta aldizkari guztiak biltzen dira, baina AGko epaileen legatuak eta dohaintzak ere gaineratu behar zaizkie:  Felipe Clemente de Diego, José Castán Tobeñas, Fernando Díaz Palos, Dámaso Ruiz Jarabo Colomer, Diego Espin Cánovas, Cándido Conde-Pumpido Ferreiro jaunek egindakoak, esaterako. Era berean, hainbat hitzarmen ere gaineratu behar dira, esaterako Espainiako Liburutegi Nazionalarekin sinatua, zeinaren bitartez gordailu gisa ematen baitziren dohaintzan Lege Gordailuz jasotako liburu juridiko guztien hiru aleetako bat, aldez aurretik hautatua, eta 2008an amaitutzat emana.

              Katalogoaren kontsulta