Europar Batasuneko Zuzenbideko Espezialisten Sarea (REDUE)

 

LOGO REDUE

 

Europar Batasuneko Zuzenbideko Espezialisten Sarea (REDUE, gaztelaniazko siglen arabera) REJUEren premisa berberen arabera sortu zen, eta Espainiako karrera judizialeko kide guztiei Europar Batasuneko Zuzenbidearekin lotutako gai guztietarako behar bezalako laguntza eta beharrezko informazioa eman nahi die, arreta berezia jarrita arazo prejudizialen planteamenduari. Sei dibisio daude, eta horiek jarduketa-eremuak estaltzen saiatzen dira:  

  1. Zuzenbide zibila (eta kontsumo-zuzenbidea eta askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparrua lankidetza zibilaren eremuan).
  2. Merkataritza-zuzenbidea (lehia-zuzenbidea, eta jabetza intelektuala, industriala eta merkataritzakoa).
  3. Zigor-zuzenbidea (askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparrua zigor-lankidetzaren eremuan).
  4. Administrazio-zuzenbidea (eta zerga-zuzenbidea).
  5. Zuzenbide soziala (lanekoa eta gizarte-segurantzakoa).
  6. Europar Batasuneko Zuzenbidearen alderdi orokorrak.