Lan-kontratua iraungi izanagatik langileari ordaindu beharreko kalte-ordainak kalkulatzeko tresna

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak erreminta informatiko bat ipini du karrera judizialeko kideen, abokatuen, gizarte graduatuen, prokuradoreen, sindikatuen, langileen, enpresen, administrazio publikoko abokatuen eta herritarren eskura, laneko kontratua iraungi izanagatik laneko kalte-ordainen zenbatekoa errazago kalkulatu ahal izateko, segurtasun juridikoz.

 

Nahikoa da hiru datu sartzea: lan-harremanaren hasiera-data, harreman horren amaiera-data eta ordainsaria (egunekoa, hilekoa edo urtekoa). Soldata gordina adierazi behar da, eta, hilekoa baldin bada, aparteko ordainsariek hainbanatuta egon beharko dute. Pantailan agertuko da laneko kontratua iraungi izanagatik langileari dagokion kalte-ordaina, iraungitzearen kausak eta kalifizioak kontuan hartuta, legez tasatuta eta indarrean den interpretatzeko jurisprudentziaren arabera.

 

Emaitzak ez dira lotesleak.

 

* (izartxoa) duten atalak nahitaezkoak dira. Gogoratu eguneko eta hileko ordainsariek aparteko ordainsariaren hainbanapena kontuan izan behar dutela.

Argibideak:

Soldata gordina:
(Ejm: 2000.5 o 2000,5)