Karrera Judizialaren Berdintasun Plana

Berdintasun Batzordea 22ko 3/2007 Lege Organikoak sortu zuen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betetzeko eta Osoko Bilkura, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren jardutean, emakumeen eta gizonen artean berdintasun-printzipioa aktiboki integratzeko beharrezkoak edo komenigarriak diren neurriei buruz aholkatzeko funtsezko helburuarekin, hala nola, erregelamenduen genero eraginari buruzko aldez aurreko txostenak egiteko eta Karrera Judizialean berdintasun parametroak hobetzeko asmoz.

Alor honetan aurkitzen da Batzordeak duen jardueraren, bere Akordio eta erabakien aipamena, hala nola, Batzordearen jardueraren zeharkakotasun nahiari esker, Kontseiluko beste organo batzuk hartutakoen erreferentzia.

Batzordearen arauzko jardueran genero eraginaren txostenak ere aurkitzen dira.

Etengabe eguneratuak egongo dira karrera judizialean emakume eta gizonen parte-hartze estatistikak: sarbidea, izendapenak, heziketa eta abar bezalako gaietan.

Azkenik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eraginkorra egiteko horren garrantzitsua den bizitza familiarra, pertsonala eta profesionalaren elkar aditzearekin erlazionaturik dauden gaientzat esparru bat existitzen da.