Zibil eta Merkataritza Sare Judizial Europarra

2001eko Maiatzak 28ko EBren Kontseiluaren Erabaki baten bitartez (DOCE 27.06.01) Zibil eta Merkataritza Sare Judizial Europarra osatu zen askatasun, segurtasun eta justiziaren gunearen garapenean funtsezko instrumentu bezala.
Bere helburuak orokorrean dira:

  • Gai zibil eta merkataritza gaian kooperazio judiziala erraztea.
  • Publikoarenganako informazio programa bat sortzea.

Horrela eta honetan oinarriturik bere jarduerak ondorengoan zentratzen dira:

  • Mugaz kanpo garrantzizko gaietan nazioarteko kooperazio judizialen eskaerak azkartzea.
  • Zibil eta merkataritza kooperazio judizial gaian hartutako egintza komunitarioen aplikazio eraginkorra bermatzea.
  • Zibil eta merkataritza kooperazio judizial gaian publikoarentzat irekita dagoen sistema bat sortzea.

Sareko kideak lau taldetan sailkatzen dira:

a) Kontaktu guneak: Espainiari dagokionez bi daude Justizia Ministerioan eta bi BJKNn.

b) Autoritate nagusiak.

c) Lotura magistratuak.

d) Beste autoritate batzuk: Espainian REJUEren Dibisio Zibilaren kide guztiak dira.

Espainian Sarearen kontaktu puntuak Justizia Ministerioan eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian kokatzen dira, Nazioarteko Kooperazio Judizialaren (Dibisio Zibila) Sare Judizial Espainiarrean integratutako Magistratuek Zibil eta Merkataritza Sare Judizial Europarraren kide kondizioa edukiz era berdinean, berezko dituen lanen betebeharrean Sareko beste herrialdetako bere homologoekin kontaktua errazten duena. Berezkoa ez den estatu batean auzitan ibili beharreko kasuan hiritarren konfiantza irabazteko hizkuntza erraz eta ulerkor nahiz eta zehatz batean Europar Batasuneko Estatu bakoitzean dagoen jurisdikzio zibilaren aspektu funtsezkoenei buruzko fitxak Batasuneko hizkuntza desberdinetan barruan sartzen direneko informazio guztiarekin diseinatu du Sareak bere web orrialdea.

Web orrialde honekin batera, autoritate nagusietatik pasatu gabe Auzitegien artean komunikazio zuzena ezartzen duten kooperazio zibileko instrumentuen aplikazioan tresna basiko bat den Atlas Judizial Europarra deitutako beste orrialde bat diseinatu da era berdinean Zibil eta Merkataritza Sare Judizial Europarraren aldetik. Honetan Europar Batasun mailan kooperazio judizial zibilaren gaian existitzen diren instrumentu desberdinen edukiak azaltzeaz gain, kasu bakoitzean erabili beharreko instrumentu arautzailearen arabera modelo aplikagarri guztiekin Europan dauden auzitegi zibil bakoitzaren kokapen argi bat sartzen da barruan.

Sareak bi mailatan egiten ditu bilerak:  

a) Kontaktu guneetakoak: Behintzat sei hilabetez behinekoak dira eta bertan Sarearen funtzionamenduari buruzko gaiak aztertzeaz gain, europar mailan nazioarteko kooperazio judizial zibilaren gaian existitzen diren instrumentu arautzaile desberdinak xehetasunez aztertzen dira bere aplikazioak sor ditzakeen zailtasunak ezagutu daitezen kontaktu guneak hauen herrialdeetako auzitegietara transmititzeaz arduratzen diren irtenbide egokienak emanez.

b) Asanblada Orokorra: Sarearen kide guztiak biltzen ditu eta urtean behinekoa da. Bere edukia aurreko bileretakoaren antzekoa da nahiz eta ikuspegi globalizatuago bat eduki Madril (BJKNren egoitza hain zuzen ere) izanda 2004ko abenduari dagokion burutze lekua.