Sariak
Justizia eta Desgaitasuna Foroaren organo errektoreak, sortu zenetik, arlo horretan egin duten lanagatik gailentzen diren pertsonak eta erakundeak nabarmendu nahi izan ditu; batetik, haien lana eskertzeko, eta, bestetik, haien ereduzko jokaera zabalduz, gizartea sentsibilizatzeko. Zehazki, lau dira saritutako kategoriak:
- Ibilbide pertsonal bat: Pertsona fisiko batek desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde denboran zehar egindako lana eskertzeko. Hautagaiaren legelari-izaera lehenetsiko da.
- Enpresa-jarduera bat: Enpresa zehatz batek desgaitasuna duten pertsonak lan-munduan integratzearen alde egindako ekarpena eskertzeko.
- Komunikabide sozial bat: Komunikabide jakin batek edo komunikazioko profesional batek desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari buruzko informazioari emandako trataera eskertzeko.
- Erakunde bat: Erakunde edo organismo batek desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde edo pertsona horiek gizarteratzearen alde egindako lana eskertzeko.
Urte hauetan zehar, ondorengo sariak eman dira: