EAEko JANren Auzi Berriak

EAEko JANren Auzi Berriak
  1. EAEANk kalte-galerengatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidearen alde egin du bidegabeko kaleratze batean, legez tasatutako konpentsazioa nahikoa ez dela iritzita

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salak berretsi egin du Eibarko epaitegi baten epai bat. Epai horrek bidegabe deklaratu zuen langile bat kaleratzea, eta Oñatiko Udala lanpostura itzultzera edo 493,49 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen. Halaber, 30.000 euro ordainarazi zion kalte-galerengatiko konpentsazio gehigarri gisa
  2. EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salak Hezkuntza Saileko bitarteko langile baten finkotasuna deklaratu du, EBJAren epaia aplikatuz

    • Epaiak magistratu baten boto partikular bat jasotzen du, magistratu baten ustez, “segurtasun juridikoagatik”, ebatzi baino lehenago, Auzitegi Gorenak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari (EBJA) planteatuko dion arazo prejudizialaren emaitzaren zain egon behar baita, ebazpen horren aplikazioan sortutako zalantzengatik
  3. Bizkaiko Ogasuneko funtzionario bat 10 urteko espetxe-zigorrera kondenatu dute, baimenik izan gabe zerga-datuak eskuratu eta bere aholkularitza-enpresaren mesedetan erabiltzeagatik

    • Bizkaiko Auzitegiak uste du funtzionario publikoa sekretuak ezagutarazi eta agerrarazteko lau delituren egile dela, bai eta funtzionario publikoari debekatutako jardueren delitu baten egile ere
  4. Bizkaiko Auzitegiak 6 urte espetxe-zigorra ezarri dio Loiuko aireportuan 4 kilo kokainarekin atzeman zuten gizon bati

    • Auzitegiak, gainera, 200.000 euroko isuna ezarri dio
  5. Bizkaiko Auzitegiak 12 urteko espetxe-zigorra ezarri die gizon bati eta haren bikotekideari, haren alaba adingabeari sexu-abusua egiteagatik

    • Auzitegiak uste du gizonak 16 urtetik beherakoari haragitzez gauzatutako sexu-abusuaren delitu jarraitua egin diola, eta emakumea ezinbesteko laguntzailetzat jo du delitua egiteko orduan; izan ere, "egitateen jakitun zen, onartu egiten zituen eta ez zuen ezer egin haiek eragozteko"
  6. EAEko Auzitegi Nagusiak bi kondena berretsi ditu Gipuzkoako Auzitegian sexu-abusuengatik, eta bi kasuetan biktimen lekukotzaren sinesgarritasuna bermatu du

    • EAEko Auzitegi Nagusiak gogorarazi du biktimaren deklarazioa "kondena bati eusteko froga nahikoa" izan daitekeela, betiere hiru parametro betetzen baditu: sinesgaiztasun subjektiborik eza, lekukotzaren egiantzekotasuna – barneko eta kanpoko koherentziak berretsita – eta inkriminazioan irautea
  7. Emakume bati ezarritako hiru urte eta hamaika hilabeteko espetxe-zigorra berretsi dute Bermeoko fraide bati 239.750 euroko iruzurra egiteagatik

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) ezetsi egin du emakumeak Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa. Epai horrek frogatutzat jo zuen emakumeak Bermeoko fraide frantziskotarren komentuko erlijioso bat engainatu zuela, "benetakoak ez ziren" premiei aurre egiteko laguntza ekonomikoa eman ziezaion
  8. La Audiencia de Álava condena a 17 años de prisión a un hombre por agredir sexualmente, robar y golpear a su sobrina durante tres décadas

    • El tribunal también impone que el procesado indemnice con 20.000 euros a la víctima, quien ha sufrido “un daño psíquico de proporciones espantosas”
  9. Laneko gaixotasunagatiko ezintasun iraunkor osoa aitortzen diote alstroemeriekiko alergia duen lore-saltzaile bati

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (EAEAN) Lan-arloko Salak berretsi egin du Donostiako epaitegi baten epai bat. Epai horren arabera, lore-saltzaile bati laneko gaixotasunak eragindako ezintasun iraunkor osoa aitortu zion, eta Fraternidad Muprespa mutua hileroko 674 euroko biziarteko pentsioa ordaintzera zigortu zuen
  10. EAEko Auzitegi Nagusiak bidezkotzat jo du langile bat kaleratzea enpresako bazkari baten ondoren lankide bati eraso egiteagatik

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (EAEAN) Lan Arloko Salak arrazoitu duenez, enpresak diziplina arrazoiengatik lanetik kaleratzea ekarri zuten gertakariak larriak izan ziren, "intentsitateagatik eta lankidearen osotasun fisikoan izandako eraginagatik". Lankideari ukabilkadak eman zizkion, eta zauri bat eragin zion, eta zauria josi eta oftalmologoa bisitatu behar izan zuen
  1. orria
    -ren 10