Nola bisita dezaket Auzitegi Gorena?

Auzitegi Goreneko Gobernu Salak, 2022ko azaroaren 7ko bilkuran, erabaki hau hartu du:

VI.1.- JUSTIZIA JAUREGIKO BISITA GIDATUAK ETETEA.

ERABAKIA.- Orain arte Auzitegi Gorenaren egoitza den Justizia Jauregiaren eraikin honetan egin diren bisita gidatuak etetea, esparru instituzionalekoak izan ezik.

Auzitegi Gorenaren egoitzarako bisita gidatuak doakoak dira. Astelehenetik ostiralera egiten dira, eskuarki 10:00etan eta 12:00etan, eta 90 minutu inguruko iraupena dute. Ibilbide batean, eraikinaren historia azaltzen da, Justizia Jauregiko gunerik aipagarrienetatik igarota, hala nola zigor-arloko eta arlo zibileko judizio-aretoak, urrats galduen aretoa, Biribilgunea, osoko bilkuren aretoa, eta abar.

Taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, Auzitegi Gorenaren Gobernu Salak 2022ko martxoaren 28an hartutako erabakiaren arabera, eta unean-unean indarrean dauden osasun-neurriak beteko dira.

Bisitak posta elektroniko honen bidez hitzartu behar dira: tribunalsupremo.visitasguiadas@justicia.es

Bisitak urtean zehar egin daitezke, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Gainera, urrian, Auzitegi Gorenaren Ate Irekien Jardunaldiak antolatzen dira, eta, horietan, eraikinerako bisita gidatuak egiteaz gain, jarduera bereziak antolatzen dira. Kasu horretan, ez da beharrezkoa bisita hitzartzea; nahikoa da NANa, pasaportea edo beste egiaztagiri ofizial bat aurkeztea.