Balearretako JANren historia

Balear Uharteetako egungo Auzitegi Nagusiaren behinolako aurrekaria Mallorkako Auzitegi Erreala izan zen, Felipe II.ak 1571an ezarria. Mallorkako Auzitegi Errealak arlo kriminaleko eta zibileko eskumenak zituen. 1715eko Planta Berriko Dekretua ezarri zen arte Aragoiko Kontseiluaren pean burutzen zituen bere apelazioak. Urte hartatik aurrera, Gaztelako Kontseiluaren pean burutu zituen apelazioak. 

Egitura judizialak aldatzeko ahalegina, Cadizko Konstituzioan (1812) aurreikusten zena, 1834an gorpuztu zen. Behin-behineko araudi baten ondorengo zen eta azkenean Botere Judizialeko 1870eko Lege Organikoak bateratu zuen testuak sortu zuen Palma de Mallorcako Lurralde Auzitegia. Hauxe da Justizia Auzitegi Nagusiaren gertueneko aurrekaria den organo judiziala. 

Egitura judizialaren organo kide gisa, Balear Uharteetako Justizia Auzitegi Nagusia Botere Judizialeko 1985eko Lege Organikoan moldatu zen. 1989ko maiatzaren 23an eratu zen, eta bere egoitza Palma de Mallorcan finkatu zen.