Galiziako JANren historia

Erakunde juridiko honen jatorria eta aurrekariak XV. mende amaieran sorturiko Galiziako Auzitegi Errealean aurki daitezke. Galiziako Auzitegi Erreala Errege Katolikoek sortu zuten 1494. urtean eta auzi judizialez, militarrez, politikoez eta administratiboez arduratzen zen. Kapitan Jeneralak, Gobernadoreak eta Auzitegiko Presidenteak zuzentzen zuten aipaturiko auzitegi hau.

1812ko Konstituzioarekin Lurralde Auzitegiak sortu ziren: euren eraginpeko lurraldeetako kausa zibilez eta zigor-arloko kausez arduratzeko eskumena zuten. Gaur egungo Justizia Auzitegi Nagusien zuzeneko aurrekariak ziren auzitegiok. Lehenengo aldiz, epaileek independentziaz jarduteko oinarriak ezartzen hasi ziren. Epaileek epaitzeko eta epaiturikoa betearazteko funtzio esklusiboa zuten eta Gorteei edota Erregeari funtzio jurisdikzionalak gauzatzea eragozteaz gain gauzatzeko dauden auziak artxibatzeko edo itxitako epaiak zabaltzeko eskumena ere eragozten zitzaien. Lurralde Auzitegi bakoitzak zegokion eskualdearen izena hartu zuen.

1835. urterarte itxaron beharra egon zen Auzitegien Ordenantzek argia ikusi zuten arte. Funtsezko dokumentu batzuk izan ziren Auzitegiak, eskumen jurisdikzional ezberdinak zituzten hiru Sala ezberdinetan banatu zituztenak: arlo Zibileko bi Sala eta Zigor-arloko Sala bat.

Antolaketa judizial hau, 1870. urteko Botere Judizialaren Lege Organikoagatik errespetatua izan zen eta, funtsean, oraindik mantentzen da, denboraren igarotzeagatik eta gizartearen eboluzioagatik barne sartzen joan diren jurisdikzioen salbuespenaz.

Justizia Auzitegi Nagusiak, gaur egun duten lurralde  osaketa eta mugapenarekin, 1985eko Botere Judizialeko Lege Organikoaren 26. artikuluan sortutako plantatik sortzen dira. Hauek, 1989ko maiatzak 23an eratu ziren. Atzean geratu ziren beraz aintzinako Lurralde Auzitegiak, horrela, mapa autonomikoa barne hartzen zuen, 1978ko Konstituzioaren eskakizunetara egokitua zegoen eredu judizial bati bidea emanez. Justizia Auzitegi Nagusiak autonomia erkidegoaren izena hartzen du.

Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitza, Justizia Jauregia alegia, A Coruñako zabalgunearen erdian kokatzen da, Galiziako Plazan.

Julio Galanek egin zuen eraikina, Antonio Palacios arkitektoaren planoak erabiliz. 1930eko urtarrilaren 11an inauguratu zuen eraikina Galo Ponte Escartín Justizia eta Kultu Ministroak.

Justizia Jauregia 2000. urtean birgaitu zuten.