Diziplina-erregimen judiziala:
Epaile batek, bai bere jarduera profesionalarekiko bai hiritarrekin zein Justizia Administrazioaren profesionalekin duen harremanekiko dituen erantzukizun profesionalen ez betetzea arautzen duten diziplina-arauak aplikatzeko, Espainian, erantzukizuna duen organoa, Kontseilua da.
Epaile baten funtzioen jarduerak, orokorrean esateko, ondorengo hamar printzipioekin erlazioa gordetzen du:
- Independentzia.
- Inpartzialtasuna.
- Legearen mendean jartzea.
- Osotasuna eta zintzotasuna.
- Zerbitzu espiritua eta kide, profesional eta hiritarrekiko tratu egokia.
- Prozesuan parte hartzen duten aldeak errespetatu.
- Prozesuaren mendean jarri.
- Kasu bakoitzak dituen baldintzen arabera, bidezkoa den epe batean auziaren ebazpena ematea.
- Ebazpen judizialen eragitea.
- Sekretu profesionala gordetzeko betebeharra.
BJKNk Epaile eta Magistratuei diziplina-erantzukizuna eskatzeko eskumena dute. Kontseiluak, epaile edo magistratuak burutu duen jardueraren garrantzia finkatzeko helburu duen diziplinako espediente baten bitartez, arau-haustearen existentziari buruz eta dagokion zigorraren inposaketa erabakitzen du.