Kudeaketa-arloa - Artxibategi-saila

Auzitegi Goreneko artxibategia bi sail desberdinetan bereizten da: aurreartxibatze-saila eta behin betiko artxibatze-saila. Lehenengo sailak honako funtzio hauek betetzen ditu: kudeaketa artxibatzea, izapidetze-fasean dauden prozesuei buruzko agiriak gordez, tratamendu artxibistikoa emanez eta agiriak informatizatuz. Behin betiko artxibatzeari dagokionez, Auzitegi Gorenean sortutako jurisprudentzia eta dokumentu-funtsak sailkatu eta informatizatzen dira eta Auzitegi Goreneko Jurisprudentzia Bilduma egiten da.