Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Utilizamos cookies propias y de terceros únicamente para realizar mediciones y análisis estadísticos de la navegación por las diferentes secciones de la página web con la finalidad de mejorar el contenido que ofrecemos. Al hacer click en 'Aceptar todas las cookies', consiente que todas las cookies se guarden en su dispositivo. Para configurarlas o rechazar su uso haga click en el botón 'Configurar Cookies'.
Para más información consulte nuestra política de cookies
Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
"Justizian heztea" programa, sistema judizialaren funtzionamendua Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta LHko ikasleei hurbiltzea helburu duena, 2019-2020 ikasturtean hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoan, bi ikastetxek parte hartu zuten pilotu batekin. Kobid-19ko pandemiak eten zuen programa, eta 2022-2023 ekitaldian ekin zion berriz ere 48 ikastetxetan eta 40 epaile ingururen lankidetzarekin
73 euskal ikastetxetako 3.557 ikaslek eta Epailetzako eta Fiskaltzako 41 profesionalek parte hartu dute 2023-2024 ikasturtean "justizian heztea" programan. Programa horren helburua Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta LHko ikasleei Justizia eta horren funtzionamendua hurbiltzea da.
Ikasturte honen amaierarekin bat etorriz, Bilboko Justizia Jauregian ostiral honetan, Arrigorriaga BHIko eta Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek egindako bi kasu errealen judizioen simulazioa egin da euskaraz eta gaztelaniaz.
Ekitaldian izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (EAEAN) presidente Iñaki Subijana, jarduneko Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kide María del Mar Cabrejas eta Enrique Lucas eta Manuel Lezertua Arartekoa.
Ana Agirre Justiziako sailburuordea eta Eugenio Artetxe Justiziako zuzendaria ere izan dira.
Bere hitzaldian, EAEANren presidenteak programa elebidun honen balioa nabarmendu du, gazteei ezagutzera emateko epaile, fiskal eta abokatuek judizioetan duten funtzioa prestakuntzarako-interes handia duten gaietan, hala nola, genero-indarkeria, eskola-jazarpena eta sare sozialetako pribatutasuna.
Era berean, poza azaldu du erregistratu den ikastetxe kopurua handitzeagatik, eta datozen ikasturteetan ere horrela jarraitzea espero du. Horrez gain, epaileen lankidetza eskuzabala eskertzeko aprobetxatu du, jarduera honetarako beren ezagutza eta denbora eskaini baitute.
"Garrantzitsua da gazteok gure sistema judizialera hurbiltzea, delitua zer den eta zer erantzukizun penal dituzuen jakin dezazuen, eta, batez ere, zein egoeratan izan zaitezketen biktima identifika dezazuen", adierazi du sailburuak.
Onartu du, halaber, "Justizia ez ezagutzeak ahuldu egiten gaituela, baina berori ezagutzeak ahaldundu egiten gaitu gure eskubideak eta erantzukizunak hobeto ulertzeko edo exijitzeko".
"Justizian heztea" programaren koordinatzaileak, Emilio Lamo de Espinosa magistratuak, ikasleak animatu ditu ezagutzen dituzten eta besteei kalte egin diezaieketen jokabide guztien "suebaki" izatera, eta gogorarazi die mundua aldatzeko egoerarik onenean daudela, ikasturtean zehar ikasitako askatasun, justizia, berdintasun eta tolerantzia-balioak praktikan jarriz.
Daniel Calderon magistratuarekin batera, Lamo de Espinosak bi ikastetxeek Bizkaiko hiriburuko Justizia Jauregiko 1 zk.ko judizio-aretoan simulatutako judizioen kasuak aurkeztu ditu.
Lehenengoa Arrigorriaga BHIko DBHko 4. mailako ikasleek egin dute, eta ziberjazarpen-eta sexting-kasu bat izan da, euskarazko gidoi batekin simulatu dutena.
Bigarrena, berriz, Bilboko Berrio-Otxoa ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek eskolako patio batean egindako eraso baten ondoriozko judizioa izan da.
Programaren bilakaera
"Justizian heztea" 2019-2020 ikasturtean hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Bilboko bi ikastetxek parte hartu zuten saio pilotu batekin (Angeles Custodios eta Botikazar BHI), baina eten egin zen Covid-19aren pandemiagatik, eta berriro ekin zitzaion programari 2022-2023 ekitaldian, 48 ikastetxetan eta 40 epaile ingururekin.
Edizio honetan 73 ikastetxek parte hartu dute (14 Araban, 43 Bizkaian eta 16 Gipuzkoan), 40 epailerekin eta fiskal batekin batera.
Jasotako balorazioa ona izan da ikasleen eta ikastetxeen aldetik, eta ekimen honetan parte hartzen jarraitzeko interesa agertu dute.
Programa ikastetxe bakoitzeko hiru saiotan antolatuta dago, eta euskaraz zein gaztelaniaz egiten da.
Lehenengo saioan, epaileak solasaldia izango du ikasleekin; bigarren saioan, ikasleak judizio batera joango dira; eta, azkenik, hirugarren saioan, ikasleek judizio baten simulazioa egingo dute, kasu errealei buruz landutako gidoiak erabiliz, epaile baten tutoretzapean.
«Justizian heztea» programaren helburua da ikasleek sistema judizialaren funtzionamenduari buruzko ezagutza nahikoa izatea, jurisdikzio-ordenak zein diren jakitea (zibila, penala, administrazioarekiko auzietakoa eta lan-arlokoa), judizioa nola garatzen den eta alderdi bakoitzak zer funtzio betetzen duen jakitea.
Gainera, bereziki azpimarratzen dira eskola-jazarpena, sare sozialen erabilera eta pribatutasunarekiko errespetua, eta berariaz aipatzen dira irudi intimoen edo sexualen trukea, genero-indarkeria, droga-kontsumoa eta adingabearen erantzukizun penala.
"Justizian heztea" Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Komunikazio Bulegoak sustatutako ekimena da, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren partaidetza du. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila arduratzen da, Justizia Sailburuordetzaren bitartez, programaren koordinazioaz.
Irudien galeria